-
-
230 m
-3 m
0
1,9
3,8
7,62 km

Bisitak 658, kokapena 6

Nondik gertu Zubialdea, País Vasco (España)

Aizarnazabaleko Zubialde auzotik abiatu eta Saiatz auzoan zehar, Sarasola Zahar baserri-Nezakal Turismoraino doan bide asfaltatua jarraitu. Bertatik Narbazta baserrira mendi bidetik joan behar da, arazorik gabekoa, eta behin hemendik Meaga eta Elkano lotzen dituen bidera irten, apur bat gora egin eta lehen bidegurutzean Zarautzera doan asfaltatutako baserri bidean hartu aldapan behera. Ume txikiekin egin dugun bidea da; hasieran aldapatsua, baino inolako zailtasunik gabekoa eta ikusmira oso politak dituena.
Zarauztik buelta egiteko UK-03 Zarautz-Azkoitia lineako autobusak daude (informazio gehiago www.lurraldebus.eus web orrian).

OHARRA: Track-a editatuta dago, hasierako tramoan GPS-a ez bai genuen martxan jarri. Horegatik altuera datuetan akatsa dago. Hasieran igoera etengabekoa da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta