• argazkia Abadiako Bizkiak
  • bideoa Abadiako Bizkiak
  • argazkia SARRERA
  • argazkia LARRETXEA
  • argazkia BALKOIA
  • argazkia 1. MUGARRIA

Zailtasun maila   Erraza

Denbora  ordu bat 2 minutu

Koordenatuak 470

Fecha de subida 24 de enero de 2016

Fecha de realización enero 2016

-
-
60 m
-134 m
0
0,8
1,6
3,26 km

Bisitak 1145, kokapena 8

Nondik gertu Hendaye, Aquitaine (France)

Abadiako eremuak, izen bereko gazteluaren lurrekin muga egiten, 65 hektareako natur ingurune bitxi eta aberats bat zabaltzen da. Itsas Hegiko eta Aintzira Bazterretako Kontserbatorioa jabe den lur hauetan, erreserba biologiko eta geologiko garrantzitsua aurki dezakegu. Lur hauetan ekosistema desberdinak aurkituko ditugu: lantutako soroak, zelaiak, belardiak, basoak, zuhaixkak… Berrogei txori espezie baino gehiagok habia egiten dute bertan eta gainera leku aparta da hegazti migratzaileak behatzeko. Itsasora hurbilduz gero, labar gris eta arrosak gure oinpean amilduko zaizkigu. Parkearen sarreran dagoen Larretxea harrera-etxean paradisu txiki honen erakusketa bat dago.
Parkearen erdian kokaturik dagoen gaztelua, itsas aldera begira eraiki zuen Viollet-le-Duc arkitektoak Erdi Aroko gaztelu eta jauregiak eredutzat hartuz. Beraz, estilo aldetik arkitektura neogotikoa da. Eraikinaren barnealdean, berriz, Anton Abadiak munduan zehar egindako bidaien eta bere bizitzaren erakusketa exotiko zabala aurkituko dugu. Arabiar apaindurek eta etiopiar margoek jabearen lana eta nortasuna erakusten digute. Antzinako astronomi behatokia eta jabea izan zena lurperatuta dagoen kapera ere bisita daitezke. Gaur egun, Frantziako Zientzia Akademia da jabea.
Bidea oso nabarmena da eta tarteka beste zidor batzuk labarretara gerturatzera gonbidatuko gaituzte. Horietako batetik Dunbak (Zabala eta Luzie) edo Harkaitz bikiak izenez ezagutzen diren harri-uharte bitxiak ikusteko aukera izango dugu. Elezaharraren arabera Pirinioetako Jaungorriak Baionako katedrala suntsitu asmoz, Aiako Harritik bi harri jaurti eta Hendaiako hondartzaren ondora erori ziren.
Itzuli erraza eta ederra, edozeinek egiteko modukoa. Lasai hartuta ordu eta erdiko iraupena duen txangoa.
  • argazkia SARRERA
  • argazkia LARRETXEA
  • argazkia BALKOIA
  • argazkia 1. MUGARRIA

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta