Koordenatuak 237

Fecha de subida 13 de noviembre de 2012

Fecha de realización noviembre 2012

-
-
527 m
428 m
0
0,9
1,9
3,79 km

Bisitak 3226, kokapena 36

Nondik gertu Meaka, País Vasco (España)

Elurretxeko Lepoko aparkalekutik bide bat ateratzen da Lasain Txokoko elurzulorantz Ipar Ekialdera, bidetik jaitsiz, erdi eraitsita dauden Lasain Txokoko, Zazpielen eta Ezkerreko borden ondoan pasako gara. Errekatxo batzuk zeharkatu ondoren, bideak gorantz egiten du eta eskuinean Luzegiko Bordako elurzuloa eskuinean uzten dugu. Handik gorantz jarraituz, basoko pista bateko bihurgune batera iritsiko gara. Bidegurutzean gaudela, Arburuko Harriaren aurrean Araneko Bordako elurzuloa aurkituko dugu eta handik minutu gutxira, Arburuko harriko gain arrokatsua. Bidegurutzea berriro hartuz, alde batera utziko dugu Zamorako Borda, eta Gogortegiko Gainaren eta Lasain Gainaren artean irekitzen den mendi lepoa zeharkatuko dugu, eta handik errepiderantz jaitsi eta berriro iritsiko gara Elurretxeko Lepoko aparkalekura.
*Ibilbide hau “Bidasoa Bizirik” webgunetik ateratakoa da GPS formatoa emateko:
http://www.irunhondarribiahendaye.com/files/AIAKO-HARRIAK-Recorrido-2.pdf
*Irun: Euskal Herria-Basque Country
13-NOV-12 10:46:14
13-NOV-12 10:31:15
13-NOV-12 10:06:58
13-NOV-12 10:16:26
13-NOV-12 11:09:54
13-NOV-12 9:40:27
13-NOV-12 10:02:39

1 comentario

  • argazkia arenkentro

    arenkentro 13-nov-2012

    Elurzuloa elurra gordetzeko edo kontserbatzeko prestatu ohi zen tokia da.
    Antzinako Erroman jadanik erabiliak izan arren, batez ere XVI. eta XIX. mendeen artean zabaldu zituzten, XX. mendean hozkailuak zabaldu zituzten arte. Izotza batez ere medikuntzarako erabili zuten, sukarra jaisteko, odoljarioak oztopatzeko edo zaintiratuetan.
    Gipuzkoan herri askok bere elurzulo zuten. Irunen kasuan, Arburu, Elurretxe, Pikabea, Sarjiñola eta Urdiñegi

Si quieres, puedes o esta ruta