-
-
616 m
114 m
0
2,5
5,0
10,03 km

Bisitak 1176, kokapena 5

Nondik gertu Ainhoa, Aquitaine-Limousin-Poitou-Charentes (France)

Ainhoatik abiatuta, mendi pista bat jarraitu behar da eta segituan Arantzeko iturrira iritsi gara: Bertan kapera bat dago eta XVII. mendeko hilarri zirkularrak. Guzti hori pasa ondoren malda haundi bat igo behar da, baina merezi du, goian larre zabalak daude eta alde guztietara ikuspegi bikainak (360 graduko ikuspegi paregabeak). Errebi gailurrera iritsi ondoren pixka bat jetsi beharra dago: Antzaingo leporarte. Antzaingo lepoan gaudela, bi aukera daude edo Ainhoara pistatik itzuli edo Atxulegi igo: oso errex igotzen da. Jetsiera pistatik: merezi du, Ainhoara ikuspegi oso onak dituelako. Haurrentzako erosoa, Errebi eta Arentzako kapera inguruak larre zabalak dituztelako eta behera doan pistatik ere ibili daitezkeelako. Gune zailena, Arantzeko kaperatik Errebira doana: maldatxo luze bat da, besterik ez.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau