-
-
956 m
665 m
0
1,8
3,7
7,33 km

Bisitak 2310, kokapena 19

Nondik gertu Arbiozkoa, País Vasco (España)

Gaurkoan aurkezten dogun ibilbide hau adin guztietako pertsonentzako egokia da. Elgoibar eta Azkoiti batzen dittuen Azkarate mendatean, Madariaga (Madarixa) auzora juango gara kotxez, ondoren aurrera jarraitu eta Aittola-ko aparkalekuan kotxea uzteko. Aparkaleku honetatik bidea oso ondo markatuta dago inguru honetako Kakute, Xoxote edo Erlora joateko.
Gure ibilbidea Aittolatik Xoxotera joan-etorria da, baina beste aukera batzuk ere egin daitezke. Irteera hau abenduaren 27an egin dugunez, eguerdiko ordurik epelenak aukeratu ditugu mendian ibiltzeko. Eguerdiko 12:00etan oinez hasi eta 15:00etarako kotxean giñen bueltan, gozatu ederra hartuta.
Inguruak bazkaltzeko aukera desberdinak eskaintzen ditu. Xoxoten bertan aterpetxe bat dago, baina ibilbide hau egin genuen sasoian, soilik ostiral, larunbat eta igandetan zabaltzen zutenez, ezin izan genituen bertako jakiak dastatu. Beste aukera bat Aittolako aparkalekutik Itziar aldera hartu eta segituan aurkituko dugun "Aittola zar" jatetxea da. Hirugarren aukera, Aittolako aparkalekutik Madarixa auzora doan errepidean, eskuinetan aurkituko dugun "Otarre" jatetxea da.
Edozein modutan, paraje ederra eta etxeko denek naturaz gozatzeko leku aparta. On egin deizuela!
Bidean
Itsasoari begira
Xoxote

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau