Denbora  ordu bat 28 minutu

Koordenatuak 446

Fecha de subida 12 de junio de 2017

Fecha de realización mayo 2017

-
-
408 m
253 m
0
1,2
2,5
4,94 km

Bisitak 200, kokapena 11

Nondik gertu Zubieta, Navarra (España)

AMEZTIKO ITZULIA.

Itzuli zirkular honen kolore marka txuria eta laranja izanen da.
Ibilbide zirkularra eta erreza duzue hau, familian egiteko egokia. Herriko plazan hasten da eta Ameztiko auzoko zenbait baserri eta borda ikusteko aukera emanen dizue. Plazatik abiatu, herriaren barna ibili eta Aingeru iturrira ailegatuko zarete, leku egokia ur freskoa hartzeko. Segituan maldan goiti hasiko zarete eta lehenbiziko baserriak eta bordak ikusten hasiko zarete. Ibilbidean zehar herria ikusten joanen zarete eta okila eta katagorriak ere ikusi eta entzun ahal izanen dituzue.

RUTA AMEZTIA.

La marca que iremos viendo a lo largo de este recorrido circular será de color naranja y blanco.
Se trata de una ruta circular y bien sencilla, muy adecuada para realizar en familia. Comienza en la plaza del pueblo y podréis disfrutar con el paisaje y los caseríos del barrio Amezti. Desde la plaza callejearemos un poco hasta llegar a “Aingeru iturri”, donde podréis coger agua fresca. Enseguida comienza la cuesta y a la vista os aparecerán los primeros caseríos. A lo largo de este recorrido tendréis la oportunidad de disfrutar de la vista del pueblo de Zubieta desde diferentes puntos de vista así como de poder escuchar o ver ardillas o al pájaro carpintero.

AMEZTIA ROUTE.

This circular route will be marked with orange and white arrows.
This circular route is quite easy, which makes it a good option for families. Start at the town square and you will be able to enjoy the countryside and the farmhouses in the Amezti neighborhood. From the town square follow the streets until you arrive at “Aingeru iturri”, where you can get fresh water. A hill begins there and the first farmhouses will come into sight. Throughout this route you will have the opportunity to enjoy the views of the town of Zubieta from different places as well as hearing or seeing squirrels or a woodpecker.

AMEZTIA ROUTE
C'est un itinéraire circulaire et très simple, très approprié pour toute la famille. Commencez sur la place du village et vous pourrez profiter du paysage et des fermes du quartier Amezti. De la place, nous marchons un peu jusqu'à "Aingeru Iturri", où vous pouvez prendre de l'eau fraîche. Tout de suite après, la pente commence et les premières fermes apparaîtront. Tout au long de cette visite, vous aurez l'occasion de profiter de la vue sur le village de Zubieta à partir de différents points de vue ainsi que d'entendre ou de voir les écureuils ou le pic-vert.
Udaletxea
Aingeru iturria
Antesko borda
Zubieta
Aransoroko borda
Bixkoteneko borda
Karobi edo kisulabeak karea eskuratze aldera kareharria erretzeko egindako labeak ziren, gehienetan lurrean egindako hobi edo zulo handi batean eraikitakoak. Karobia Euskal Herrian XVIII. mendetik aurrera eraikitzen hasi ziren, kareharrizko eremuen inguruetan, kareak lurra ongarritzeko zuen baliagarritasuna aurkitu ondoren.
Txapadoko borda
Zubietako errotaren historian honako intereseko mugarri hauek nabarmendu daitezke: 1547 Zubietako “Errota” toponimoaren lehenbiziko erreferentzia. 1784 Ayoroatar Joseph obra-maisua Zubietakoa zen, eta aipatutako herriaren eskariz errota berria eraikitzeko moduari zein kostuari buruz deklaratu zuen, baita une horretan hondatuta omen zeuden zimenduei buruz ere. Aitzineko errotarria probextu zen, eta aurrekontu osoa 13.393 erreal eta maraveditakoa izan zen. Ikazkin eta “mendi-aztertzaile” batek Tichillu Erroiz mendiko estrepadi bateko haritz zahar eta idor zenbaiten beharrezko zura hartzeko iradoki zuen. 1784-1785 Herriak Errege Kontseiluari baimena eskatu zion errota berria eraikitzeko eta obrak ordaintzearren zenbait larre-sarien zatiak saltzeko. Erreinuaren fiskalak ez zuen guztiz justifikatutzat ematen Zubietan errota berri baten beharra. Horregatik, lehengoa konpontzea iradoki zuen. Herriak eskaturik, Marichalartar Melchor perituak, obra-maisu eta Urrozkoa berorrek, deklaratu zuen eta fiskalaren proposamena ez zuen onartu; solairu berridun errota eraikitzea aholkatu zuen, eta gainera, zenbait puntu erantsi zituen, bere garaian Ayoroatar Josephek ezarritako egitasmoa garestituz. Azkenean, Kontseiluak baimena eman zuen, baina Ayoroatar Josephek aurkeztutako obra-egitasmoa eta aurrekontua segituz (Iruñea, 1785eko apirilaren 13). 1785eko apirilaren 25ean ekin zioten lanari. Dena emana lan egin zen. Antza, premiazkotzat jotzen zen alea xehetzeko toki bat izatea. Herriko kontzejuak ahalik eta lasterren akitu nahi zuen, eta epe-muga maiatzaren 26an paratu zen. Baina langileek, errota epe horretan akitzekotan, jornala goititzeko eskatu zuten Nafarroako Errege Kontseiluak berriro ere obren beste finantziazio bat baimendu behar zuen, eskatutako igoerak emanez (Iruñea, 1785eko ekainaren 3a). 1787 Zubietako Ayoroatar Joseph obra-maisuak herriak eskaturik errotako urtegian egin beharreko konponketei buruz mintzatu zen, baita horren kostuaz ere; kostu hori 3.474 erreal eta 18 maraveditakoa zen. 1800-1801 1800eko azaroaren 17an uholde batek errotako urtegia “aitzinean” eraman zuen. Obra-maisu eta arkitekto Jose Poudezek 12.412 erreal eta 20 marabeditako konponketa-gastua kalkulatu zuen. 1801eko maiatzaren 2an Errege Kontseiluak baimena eman zuen herriko ondasunen gaineko obrak finantzatzeko. 1802 Zubietan 80 etxetan 536 pertsona bizi ziren, eta errota bat erregistratu zen. 1863 Lizarrako Andres Monrealek 81.500 kobrezko txanponezko errealengatik erosi zuen errota. Zenbait hilabete beranduago, San Pedroko Pedro Gonzalezi saldu zion 7.920 ezkutuengatik (118.800 kobrezko txanponezko erreal). 1867 San Pedroko Pedro Gonzálezek betiko saldu zien errota zatiak zituzten 82 zubietarrei (Egiazki, Zubietan 83 etxe zeuden, baina horietako bat erosketatik kanpo gelditu zen “etxeko gizona” soroko lanetan egoteagatik). 1903 Errotan instalakuntza elektrikoaren hitzarmena sinatu zen: turbina jarri zen. 1932 Jabetza-eskriturak eta errota erabiltzeko eskriturak zatiak zituzten 53 pertsonen artean elkarbanatuak. 1966 Errotako zentral elektrikoa itxi zen. 1998-1999 Egungo 50 bizilagun portzionistek Zubietako udalari 15 bat urterako utzi zioten errota. Errota berriztatu zen, eta une horretan bakarrik gelditu zuen jarduera arrazoi naturalengatik, ekomuseo gisa bere ateak irekitzeko. Birgaitzeagatik EHAEO/COAVN saria jaso zuen.
Landa

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta