Denbora  3 ordu 13 minutu

Koordenatuak 936

Noiz igoa 20 de septiembre de 2015

Noiz egina septiembre 2015

-
-
594 m
343 m
0
2,7
5,3
10,62 km

Bisitak 2209, kokapena 41

Nondik gertu Artikutza, Navarra (España)

Hernanitik Goizuetara iritsi baino 2 km lehenago, Alduntzingo Jauregi aurrean, ezkerrera pista bat abiatzen da. Pista hau Harriurdineta harrobira iristen da. Ibilbidea Harrobitik hasten da eta bereala Artikutzan sartzen da, lehenbizi zeharka Unaibideko ataka aldera eta gero Goizaringo Ola zegoen lekuraino jaisten da. Hemendik Elamako erreka bazterretik labe berriak dauden lekuraino eta gero Elamako Olara, harrobira iritsi haurretik. Ibilbide erraza eta historio asko dituzten txokoez betetakoa, irudimena lantzeko aproposa…bestela irakurri Elaman argibide bezela dagoen idatzietako zati hau:
“Burdinolako berezko lanez gain, bestelako lanak ere sortzen ziren: minerala erauzi, honaino garraiatu, ondoren hurbileko portuetara eraman…pentsa, ehun familia ingururen sostengua zen!
Bideak egokitu eta konpondu egin behar ziren; iltze, txapa, aizkora eta baserriko lanabesez betetako gurdiak zeramatzaten idi-pareak garraiatu; ganadua osasuntsu mantendu, ahalik eta larre onenak eskainiz; egurra moztu, zuhaitzak mugarratu, egur ikatza egin…
Azken finean, gizarte txiki bat sortu zen, non beste gizarteetan bezela, liskar, arazo eta auziak ez ziren faltako; eliza ere, bere ordezkarien bitartez, presente egongo zen burdinolaren bueltan sortutako gizarte horretan.”

*Goizueta: Euskal Herria - Basque Country
Harrobitik Artikutzara igarotzeko ataka. San Agustin eguna ezik Artikutzan sartzeko baimena behar da
Unaibide eta Harriurdinetan artean dago bide gurutzea Goizarin aldera
Labeetatik Elama aldera doan bide gurutzea
20-SEP-15 10:50:31
20-SEP-15 9:59:39
20-SEP-15 8:26:31
20-SEP-15 10:27:46
20-SEP-15 11:23:12

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau