Zailtasun maila   Ertaina

Denbora  ordu bat 38 minutu

Koordenatuak 717

Fecha de subida 5 de febrero de 2017

Fecha de realización febrero 2017

-
-
295 m
116 m
0
2,0
3,9
7,83 km

Bisitak 526, kokapena 3

Nondik gertu Larrebetzu, País Vasco (España)

Lehenik eta behin, Larrabetzu herriko plazatik abiatu gara, Basagune auzora doan bidea hartuz. Hiru, lau baserri pasa eta izugarrizko aldapari frente egin behar diogu. Hau amaitzerakoan, "Bartolome Deuna" baselizan geratu gara. 40 minutu igaro ostean, Loroño auzotik pasata, Gaztelu auzora abiatuko gara. Gaztelu auzoa, dozena erdi baserriz osatuta dago. Bertatik, izugarrizko parajeak ikus daitezke, hala nola, anboto , gorbeia eta mugarra mendiak. Aurrerantz joan ezkero gaztelumendi mendira helduko gara. Gaztelumendin, gerra zibilako bunkerrak aurkitzen dira, burdinezko hesia osatzen zutenak. Baina hortik ez gara pasatuko. Izan ere, bertatik gertu dagoen iturri batean geldune bat egingo dugu, iturri horrek dakarren ura harri batetik irteten da eta bertan dagoen burdinezko ontzi (txoleta) batetik edan daiteke. Puntu altuenean kokatu gaude orain, hortik aurrera, dena aldapa behera izango da. Elizalde auzorantza goazela, Alaio auzoa eskumara uztiko dugu. Ordu bat eta laurden inguru oinez daramagu eta Elizalden gaude jada. Ikusgarria da bertan kokatuta dagoen eliza, San Emeterio eta San Zeledoniori omenez eginiko eraikuntza. Eliza horren portikoan, jendeak esaten duenagatik, harrizko mahai bat dago, non Errege Katolikoek bertan zinatzen zituzten itunak. Amaitzear gaude geure ibilbidea, baina Larrabetzu herriko plazara heldu orduko, goikola auzotik pasatuko gara. Auzo honetan aipagarriak dira "Oloste jauregia" eta inguruan dagoen iturria, izan ere, bertako ura, Iñaki Suarezen esanetan, Larrabetzuko urik gozoena da. Kilometro bat falta zaigu urira iristeko. Bertako gauzarik interesgarrienak, plazan kokatuta dagoen Ikaza jauregia, Anguleri, eta kale nagusia da, Andra Mari kalea.
Ibilbide guztia egiten ordu bat eta erdi iraun dugu gutxi gora behera eta dena asfaltotik egiten da.
  • argazkia Mendieta iturria
Mendieta iturria
  • argazkia Antzineko etxea
Antzineko etxea
  • argazkia Alaio auzoa
Alaio auzoa
  • argazkia Elezalde
Elezalde
  • argazkia Oloste jauregia
Oloste jauregia
  • argazkia Goikola iturria
Goikola iturria
  • argazkia Ikaza markesen jauregia
Ikaza markesen jauregia
  • argazkia Andra mari kalea
Andra mari kalea

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta