Jaitsi
4D2A
5 1 8

Distantzia

2,87 km

Desnibel positiboa

108 m

Zailtasun maila

Erraza

Desnibel negatiboa

108 m

Gehieneko garaiera

83 m

Trailrank

20

Gutxieneko garaiera

43 m

Ibilbide mota

Zirkularrak
  • argazkia Labairu Kalea
  • argazkia Labairu Kalea
  • argazkia Labairu Kalea
  • argazkia Unamuno Kalea

Iraupena

34 minutu

Koordenatuak

255

Noiz igoa

27 de marzo de 2012

Noiz egina

marzo 2012
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
83 m
43 m
2,87 km

Ikusita 958 aldiz, jaitsita 0 aldiz

Nondik gertu: Barakaldo, País Vasco (España)

Tamara, Igone, Garazi eta Oihane gara. Gure eskolarekin egin genuen ibilbidea aurkeztuko dizuegu. Barakaldotik ibili ginen kaleak bilatzen, astearte batean izan zen, arratsaldean. Helburua zen, esan ziguten kaleak aurkitzea, GPS baten bitartez eta mapa batekin.
Oinez

Aforados Kalea

Antzinako ohiturak jasotzen zituzten legeak ziren eta Euskal Herria osoan agintzen zuten. Beraz, ez dira pribilegio bat, baizik eta eskubide bat. Euskal Herriko foruen berezko ezaugarria herriak bere erlazio sozial eta politikoak bizi izateko era edukitzea da. Ez dira diktatutako legeak, herriak sortu baititu bere eguneroko bizitzaz. Beraz, ezin dira foruak herriaren bizitzatik banatu, izan ere bere ohiturak eta bizitza bizitzeko moduak direlako.
Oinez

Astarloa Kalea

Pablo Pedro Astarloa Agirre (Durango, 1752ko ekainaren 29a - Madril, 1806ko ekainaren 2a) apaiz, hizkuntzalari eta filologo bizkaitarra izan zen.Eragin handia eduki izan zuen ia mende bat geroago Euskal Pizkundean eta Sabino Aranarengan, euskara garbiaren aurrekariak proposatuz.
Oinez

Axular Kalea

Axular edo Pedro Agerre Axular —jaiotzako izen-deiturak Pedro Agerre Azpilkueta zituen,[1] baina bere jaiotetxeari hartutako Axular izenaz da ezagunagoa— (Urdazubi, 1556 - Sara, 1644ko apirilaren 8a), apaiza izan zen, eta inoizko euskal idazle handienetakoa da, eta hark idatzitako Geroliburua dugu euskal literaturako lan nagusietakoa, euskara batua zehazteko balio ere izan duena, liburuan erabilitako lapurtera klasikoan oinarrituz.
Oinez

Azkue Kalea

Resurreccion Maria Azkue Aberasturi (Lekeitio, 1864ko abuztuaren 5a - Bilbo, 1951ko azaroaren 9a) euskal hizkuntzalaria zen, askoren aburuz gure hizkuntzak izan duen inoizko euskalaririk bikainenetariko eta saiatuenetariko bat. Azkueren hiztegia, kantutegia eta folklore bilketa altxor ezin baliotsuagoa dira, bestela betiko galduta izango genituzkeen ezin konta ahal harribitxi jaso zituztenak; bere garaiko mota bereko lanekin alderatuta, eragozpen bat baino ez zaie jartzen: Azkueren elizgizon ikuspegi katolikoaren eta euskal kultura goratu nahiaren eragin handiegia nabari zaie lan horiei, hark bekatu edo akats zirela uste izan zituen pasarteak txukundu eta edertu egin baitzituen, bere hartan jaso beharrean
Oinez

Euskadi Etorbidea

Euskal Autonomia Erkidegoa —maiz Euskadi izenaz aipatua— Euskal Herriko mendebaldeko zatia da, eta Espainiaren iparraldeko autonomia erkidego bat osatzen du 1979. urteaz geroztik. Badu arrazoirik euskal izena hartzeko, lurralde hori baita bere eremu osoan sorreratik bertatik euskara hizkuntza ofizialtzat duen lurralde bakarra.Gaztelania ere bada ofiziala. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeak biltzen ditu. Erkidegoko hiriburua, izatez,[1] Gasteiz da, eta bertan aurkitzen dira Eusko Jaurlaritza etaEusko Legebiltzarra. Nafarroako Foru Erkidegoari haren parte izateko eskubidea onartzen zaio Espainiako Konstituzioan, baina nafar herritarrek honi buruz erabakitzeko duten eskubidea ez da inoiz erreferendum batean gauzatu.
Oinez

Eusko Gudariak Kalea

Eusko gudariak (jatorrizko idazkeran Euzko gudariak) euskal abesti tradizionala da, Eusko Gudarostearen ereserkia izandakoa.
Oinez

Labairu Kalea

Bizkaitar apaiza eta historialaria (Batangas, Filipinak, 1845 - Bilbo, 1904). Txikitatik Bilbon bizi izan zen. Gasteizen, Burgosen, Bartzelonan eta Toledoko eliz-unibertsitateetan egin zituen ikasketak. 1871. urtean diakono-orde izendatu zuten Gasteizen eta hurrengo urtean diakono eta apaiz. Ondoko urteak Bizkaian eman zituen. 1880. urtean La Voz de Vizcaya egunkaria sortu zuen Bilbon eta urtebete geroago Real Academia de Historiako urgazle izendatu zuten. 1895. urtean Historia General del Señorio de Bizcaya obra erraldoiaren lehen liburukia argitaratu zuen. Bilboko Udalak Bizkaiko Jaurerriko ohorezko kronikari izendatu zuen (1899). Bere Historia General del Señorio de Bizcaya bildumako zazpigarren liburukia prestatzen ari zela hil zen.
Oinez

Unamuno Kalea

Miguel Unamuno edo, berak euskaraz sinatu ohi zuenez, Migel Unamunokoa (Bilbo, Bizkaia, 1864ko irailaren 29a - Salamanca, 1936koabenduaren 31), idazle eta filosofoa izan zen, Euskal Herriko eta Espainiako Aro Garaikidean izan diren handienetakoa. Salamancako Unibertsitateko errektore izendatu zuten 1901ean. Unamunoren cita bat : Besos que vienen riendo, luego llorando se van, y en ellos se va la vida, que nunca más volverá.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau