4Bh2
18 1 10

Koordenatuak 278

Fecha de subida 21 de marzo de 2012

Fecha de realización marzo 2012

-
-
49 m
19 m
0
0,6
1,2
2,38 km

Bisitak 1538, kokapena 2

Nondik gertu Barakaldo, País Vasco (España)

Egileak: Melissa, Mikel, Jasone, Iñigo, Noemi, eta Jon Ander.
14-03-12 egin genuen ibilbidea Barakaldotik GPSarekin interes puntuak markatu genuen eta informazio bilatu ginen.
Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko erdialde-mendebaldekoa. 3.311,98 km² ditu[1] (Trebiñuko barrendegia gabe, 3.032,40), eta 2009an ia 313.819 biztanle zituen. Bere barnean du Trebiñu barrendegia, Burgosko probintziaren administraziopean dagoena. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da; izan ere, Araba da erkidego horretako hiru lurralde historikoetatik handiena (% 40,96) eta biztanle gutxien dituena (% 14,5). Gasteiz da Arabako hiriburua, eta, 1978az geroztik, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua ere.
Bizkaia Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriko ipar-mendebaldekoa. Iparraldean Kantauri Itsasoa (Bizkaiko golkoa) du mugakide; hegoaldean Burgos eta Araba; mendebaldean, Kantabria eta Burgos, eta ekialdean Gipuzkoa. 2.217 km² eta 1.155.241 biztanle ditu Bizkaiak. Euskal Herriko herrialderik populatuena da, eta Bilbo Handiak osatzen du Euskal Herriko konurbazio garrantzitsuena. Administratiboki, Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da. Hiriburua Bilbo da
Juan Sebastian Elkano (Getaria, Gipuzkoa, Euskal Herria, 1476 inguruan - Ozeano Barea, 1526ko abuztuaren 4a) esploratzailea eta itsasgizona izan zen. Oso ospetsua da; izan ere, munduari bira osoa eman zion lehenbiziko espedizioan parte hartu zuen, eta azkenengo zatian bera izan zen espedizioko buruzagi. 1519an Sevillatik irtenda, 1522anheldu zen Sanlucar de Barrameda herrira Victoria ontzia. Elkano eta beste 17 marinel baizik ez ziren bizirik itzuli
Euskaltzaindia euskara zaindu, aztertu, zabaldu, batu eta hobetzea helburu duen akademia ofiziala da. Zuzenbidez, Hego Euskal Herriko lau aldundiek sortu zuten, Eusko Ikaskuntzarekin batera. Egoitza Bilboko Plaza Barrian du, eta ordezkaritzak ditu Gasteizen, Donostian, Iruñean eta Baionan. Euskaltzaindiaren finantzaketa iturri nagusia diru laguntzak dira, eta lau erakunde publiko hauek ditu finantzatzaile nagusi: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Gipuzkoako Foru Aldundia. UPNren Nafarroako Gobernuak dirulaguntzak ukatu zizkion, akademiak Nafarroa Euskal Herriaren barruan agertzen duelako. Euskaltzaindiaren goiburua Ekin eta jarrai da.
Los Fueros Boulevard Barakaldon 2006an zabaldutako merkataritza-gunea da. Izena, ondoko Foruen kaletik hartu zuen, eta Barakaldo erdigunean dago, Herriko Plazatik gertu. Merkataritza-gunearekin batera 120 etxebizitza eraiki ziren. Hasierako egitasmoaren arabera, denda eta jatetxeez gain, zinema aretoak eraikitzekoak ziren, baina guneko sustatzaileek aldatu egin zuten. Zabaldu zenetik arrakasta txikia izan du eta oraindik ere lokalen erdiak hutsik jarraitzen dute.
Gernikako arbola Gernikako (Bizkaia) Batzar Etxearen aurrean dagoen haritza da.Zuhaitz honek bai bizkaitarren eta bai euskaldunen askatasun tradizionala eta Euskal Foruak adierazten ditu. Gernikako Aretxa (haritza) izena ere hartzen du. Oraingo zuhaitza aurrekoaren ondorengoa da, 2005eko otsailaren 25ean landatua. Aurrekoa 1860an sartu zen zin egiteko tribunaren aurrealdean, baina 2004an hiltzat eman zuten. Bere ondorengoak diren zuhaitz ugari existitzen dira, munduan zehar daude banatuta. Batzar Etxearen lorategian Aretx Zaharra deitutakoaren enborra dago, tenplu itxurako aterpe biribilean babestua. Ez da lehenengo Gernikako arbola, baina gure garaira iritsi den zaharrena bai.
Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, haren iparraldeko erdialdean dagoena. Mugakide ditu Bizkaia mendebaldean, Araba hego-mendebaldean, Nafarroa ekialdean, Lapurdi ipar-ekialdean eta Bizkaiko golkoa iparraldean. 42º58'10-43º8'5" ipar latitudeen eta 1º5'13"-1º56'47" mendebaldeko longitudeen artean hedatzen da. Hedaduraz 1.909 km² ditu, eta 92 km luze du itsasertza. 2008ko erroldan, 709.363 biztanle zituen Gipuzkoak, eta horien laurdena hiriburuan bizi dira. Administratiboki Euskal Autonomia Erkidegoko foru lurraldea edo lurralde historikoa da. Hiriburua Donostia du, han daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien egoitzak.
Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64) zati da. Ez du inolako lurralde ofizialtasunik Frantziako administrazioan. Hiriburua Baiona dela diote, nahiz eta hori, euskal antolaketa politikoak deuseztatuak izan direnetik izendatu duten. Baiona, Pirinio Atlantikoetako departamenduko suprefetura baita; Ipar Euskal Herriko jendetsuena.
Nafarroa Garaia Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, Euskal Herriaren erdialdean eta hegoaldean dagoena, egun Nafarroako Foru Erkidegoa osatzen duena. XVI. mendean Gaztelak Nafarroako Erresumaren gehiengoa inbaditu zuen. Iberiar penintsulan zegoen zatiak Nafarroa Garaia izena hartu zuen, gainerakoa, Ipar Euskal Herrian zegoen seigarren merindadea Nafarroa Beherea edo Baxenabarre izanik. Hego Euskal Herriko Nafarroa edo Penintsulako Nafarroa, antzina, Iruñeko, Tuterako, Erriberriko, Zangozako eta Lizarrako merindadeek osatuta zegoen, hiriburua Iruñea izanik. 1 982tik aurrera Nafarroa Garaiak Nafarroako Foru Erkidegoa sortu zuen.
Zuberoa (zubereraz, Xiberua edo Xiberoa; frantsesez, Soule; Bearnoko okzitanieraz, Sola) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da, guztietan txikiena eta biztanle gutxien dituena: 814,5 km² eta 17.018 biztanle (zuberotarrak; zubereraz, xiberotarrak). Euskal Herriaren ipar-ekialdean dago, Pirinioen iparraldean. Uhaitzandi ibaiaren eta haren ibaiadarren ibarra biltzen du. Hiriburua Maule-Lextarre du. Administratiboki Frantziako Akitania eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduaren parte da. Mugakide ditu Bearno ekialdean eta iparraldean, Nafarroa Beherea mendebaldean eta Nafarroa Garaiko Erronkari hegoaldean. Zuberoako euskalkia zuberera da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta