-
-
721 m
408 m
0
1,0
2,0
3,97 km
[Haurrekin egina]-Beasaingo Erauskin auzotik abiatuz, nahi bada pista dago tontorreraino. Asfaltozko bidetik gora goazela, puntu batean, zementuzko pista hasiko da eta bestetik bide normalak jarraituko du. Bide hori azken baserriraino iristen da (ongi etorria emango ez dizuten zakurrak dituena) eta handik belarretik barrena, gurutzera nahi den bezala. Gurutzea buru gainean ikusiko duzu eta bidezidorra dagoen arren, 'a pelo' igo behar da.
Pena bat da Goierriko suhiltzaileek antena hori behar izatea bere irrati kontuetarako, tontorraren xarma erabat hutsean geratzen baita. Ez horregatik bertatik dagoen bista. Halere, gurutzean lasai zaudela moko bat janaz, "MCD" espresioa nahi baino gehiagotan aterako zaizu, Irimo ezingo duzulako ikusi eta alde horretako bistak galdu egiten direlako. Edonola ez da Usurberen errua.

Si quieres, puedes dejar un comentario o valorar esta ruta
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak