Tiempo en movimiento  2 ordu 31 minutu

Denbora  4 ordu 42 minutu

Koordenatuak 1560

Fecha de subida 14 de agosto de 2018

Fecha de realización agosto 2018

-
-
2.241 m
2.007 m
0
2,2
4,4
8,8 km

Bisitak 41, kokapena 1

Nondik gertu Les Angles, Occitanie (France)

"Parc naturel del Pyrénées Catalanes"-en kokatuta dago 9 lakuen ibilbide eder hau. Gidetan 2 ordu eta 30 minututan egin daitekeela jartzen duen arren, aukera izanez gero, inguruneaz gozatzeko egun osoa hartzea gomendatzen dizuet.

2018ko abuztuan osatu dugu ibilbidea, eta honetarako kotxea Pla de Barrès-en dagoen aparkalekuan utzi eta autobusa hartu dugu Lac des Bouillouses-era. Urtegiaren hormaren gainean dagoen bidetik joango gara hotel handi bat dagoen aldera. Hemendik, marra horiak dituen bidea jarraitu dugu eta ordu erdi inguru ondoren Estany Negre-ra iritsi gara. Marra horiei jarraituz, Estany Sec eta Estany de la Coumásse-ren artetik pasatu gara. Bidea jarraituz, 9 lakuen eta 12 lakuen bideak bereizten diren zubira iritsi gara. Guk zubi hau zeharkatu gabe eskubirantz doan bidea hartu dugu Estany Bailleul-era eta hortik Estany Dougness-era. Oraingoan ere marra horiei jarraituz, jaisten hasi gara Estany Viver-era iritsi arte. Bertan, manta atera eta laku ertzeko belardi batean bazkaldu dugu. Azkenik, igotzeko erabili dugun bidera itzuliz, abiapunturaino jaitsi gara.

Benetan ibilbide ederra eta paisaia zoragarria!!
  • argazkia Etang Noir
  • argazkia Etang Noir
  • argazkia Etang Noir
  • argazkia Etang Noir
  • argazkia Etang Noir
  • argazkia Etang Bailleul
  • argazkia Etang Bailleul
  • argazkia Etang Bailleul
  • argazkia Etang Bailleul
  • argazkia Etang Bailleul

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta