Denbora mugimenduan  2 ordu 9 minutu

Denbora  2 ordu 36 minutu

Koordenatuak 2139

Noiz igoa 22 de abril de 2019

Noiz egina abril 2019

-
-
157 m
-19 m
0
3,3
6,6
13,21 km

Bisitak 15, kokapena 0

Nondik gertu Azkenportu, País Vasco (España)

Nik lagunekin egin dudan ibilbidea egun eguzkitsu batean egiteko oso egokia da. Alde batetik, pasaia oso polita ikusten eta ezagutzen delako eta bestetik, lagunekin ondo pasatzeko eta kirol pixka bat egiteko. Hasteko, Zarautzeko 'Lagunak' Parke famatutik Portura joan gara, Zarautzeko alde zaharra gainetik ikusteko. Ondoren, Portutik, hau da 'Aiten Etxe' jantokitik goruntz eginda Mendira joaten zara. Mendiko bidean zehar hainbat gauza oso polit ikus daitezke: Ermitak, Zarautzeko herria, baserri desberdinak, zuhaitzak... Mendiko bidea jarraituz, Zarautz ondoan dagoen, arrantzaleen herri txikira iristen zara, Getaria izenekoa. Ibilbide honetan, denbora oso gutxian Getariako monumenturik politenak eta ezagunenak ikusten dira: Portua, Juan Sebastián Elkanoren eskultura, txalupak, Balenciaga Museoa...
Bidearekin jarraitzeko, 'Getaria-Zarautz/Zarautz-Getaria' bide oso famatutik Zarautzera buelta egin dugu. Bide honetan, jende asko aritzen da, batez ere, eguraldi onarekin. Berriz ere, Zarautzera iristean, malekoitik biotopora joan gara eskultura desberdinak ikusiz: Dama, Karakola, Argiñano...
Gero, Biotopotik buelta egin San Pelaiora iritsi arte. Eta ibilbidearekin bukatzeko, Zarautzeko tren estaziora joan gara.
Argazki hau, Aiten Etxeren atzealdean jarraitu beharreko bidea da.
Argazki honetan, ezkerraldetik gora igo behar da eta eskubi aldetik goruntz jarraitu.
Bide gurutze honetan ezkerreruntz hartu behar da.
Bidea ondo egiten ari zaren jakiteko, ermita polit honekin topatu behar zara.
Bidearekin jarraitzeko, pareta horretan dagoen marra zuri eta urdinak jarraitu behar dira.
Bidearekin jarraitzeko, monumentu eta mapa honekin topatuko zara, Getariaruntz jeitsiz pixkanaka.
Bide gurutze hontan, ezkerreruntz jeitsi behar da Getariara jeisteko.
Getariara iritsita, eskultura ikaragarriekin aurkituko zara, hau bat izanda.
Getariatik ateatzean, kartel honekin topatuko zara.
Bidean zehar, egarria edukiz gero bidean iturri bat izango duzu.
Behingoz Zarutzera iritsita, malekoian zehar erloju hauek egongo dira.
Gizon oso famatu baten eskultura eta jatetxea ikusiko dituzu, Karlos Argiñano.
Eskultura hau, San Pelaioko monumentu bat da.
Ibilbideari bukaera emateko, TREN ESTAZIOA.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau