-
-
495 m
440 m
0
0,5
1,1
2,17 km
Ikusita 1229 aldiz, jaitsita 30 aldiz
Nondik gertu: Bidasoa, País Vasco (España)
Justu Erlaitzera igotzeko maldaren hasieran kotxeak aparkatzeko lekua dago. Erlaitzera igotzen den xendatik gotorlekuaren hondakinen ondora igoko gara. XIX. mendean frantziar inbasioei aurre egiteko zortzi gotorlekuz osatutako proiektu bat abian jarri zuten, baina azkenean hiru besterik ez ziren eraiki: San Marko, Txoritokieta eta Guadalupeko San Henrike. 1891n hasi zituzten Erlaitzeko gotorlekua eraikitzeko lanak baina hurrengo urtean eten egin zituzten. Gerora, eta muga zaintzeko asmoz, diktadura frankistak bunker batzuk eraiki zituen. Langileen barrakoiak izandakoei bizkarra eman eta Erlaitzeko tontorrera doan xenda bilatuko dugu.
Tontorra utzi eta Lapurriturriko lepora jaitsiko gara maldan behera garo artean jaitsiz. Aparkalekura heldu aurretik, Soroetako muga edo “Iheslarien Harria” izenez ezaguna den mugarriaren ondotik pasako gara. Nonbait, XVIII. mendean muga zaintzen zuten soldaduei desertatzeak zekarren arriskuaz ohartarazteko egina. Serapio Mugicaren ustez, harri hau XVIII. mendekoa da eta itxuraz ihesaldiak edo desertzioak ekiditeko jarri zen. Bertan hauxe jartzen du: “Hemendik ihes egitea bizitzarekin ordainduko da”. Igoera erraza da eta denbora gutxi beharko dugu Pagogañako aztarnen ondora iristeko. Erlaitz eta Endarlatsako dorreekin batera eraiki zuten hirugarren karlistada amaitu eta muga beste matxinadetatik babesteko. Gerra Zibilean kalte handiak izan eta gero, abandonatu egin zuten, baina ondoren, II. Gerrate Mundialean, inguru hauek lagun askoren igarobide bihurtu zen. “Red Cométe”ko kideek, lurrera botatako hegazkinetako pilotu aliatuei laguntzen zieten muga pasatzen. Haiei esker, ehunka iheslari salbatzea lortu zuten.

3 iritzi
Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
harkaitz gaba 01-oct-2018
Ibilbide hau egin dut Ikusi gehiago
Informazioa
Erraza jarraitzeko
Ingurunea
Erraza
Berrian irakurri ondoren, informazio bikain baten bidez haurrekin egindako ibilbide xumea. Eskerrik asko
Jon Cortés A. 03-ago-2020
Ibilbide hau egin dut egiaztatua Ikusi gehiago
Informazioa
Erraza jarraitzeko
Ingurunea
Erraza
Oso polita ibilbidea, eta bistak izugarriak
m_oyar 20-dic-2020
Txikiekin egon gera,4, 2 eta 8hilabeteko batekin. Ibilbide atsegina eta kriston bistak! Merezi du!