Jaitsi

Distantzia

1,88 km

Desnibel positiboa

95 m

Zailtasun maila

Erraza

Desnibel negatiboa

95 m

Gehieneko garaiera

275 m

Trailrank

26

Gutxieneko garaiera

175 m

Ibilbide mota

Zirkularrak
  • argazkia Galbarioko kapera
  • argazkia Galbarioko kapera
  • argazkia Galbarioko kapera
  • argazkia Galbario
  • argazkia Lepoa

Koordenatuak

109

Noiz igoa

17 de noviembre de 2018

Bidali zure GPS-ra

Jaitsi ibilbideak Wikiloc-etik zuzenean zure Garmin, Apple Watch edo Suunto-ra.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Bidali zure GPS-ra Bidali zure GPS-ra
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
275 m
175 m
1,88 km

Ikusita 466 aldiz, jaitsita 3 aldiz

Nondik gertu: Biriatou, Nouvelle-Aquitaine (France)

Hendaiatik abiatu eta GR-10a jarraituz, Atlantikotik Mediterraneo itsasoraino zeharkaldia egin nahi duen mendizaleak, Xoldoko gainako gandor biribilduaren hegietan aurkituko ditu lehen oztopoak. Garoz estalirik egoten den mendi honek, Iparraldeko kostaldearen eta Bidasoako haranaren gaindi ikuspegi ezin hobea eskaintzen du. Bista honetaz gozatzeko hamaika xenda eta bide aurkituko dugu, baina gaurko ibilaldiak mendi honen tontorra eskuinera utzi eta gertu, mendixka xume batean kokaturik dagoen Galbarioko kaperara igoko gara.

Larretxeko Borda etxe-multzotik abitu eta pista zabalean barrena gorantz jo dugu. Berehala, pistaren ezker aldetik beste bide bat ikusi dugu eta bertatik aldapa pikoari ekin eta goiko lautada txikira igo gara. Gertu ikusi dugu Galbarioko kapera eta erraza iritsi gara.

Eraikin honen historia jakiteko, bertan jarrita dagoen orritxoan idatzitako transkribatuko dut: “Kalbarioa deitzen dugun mendi kaskoan, aspaldiko urtetan ez zen deus ageri, salbu elorri arbola txiki bat nonahitik ageri zena. Baina lehenengo istorio eta gertakarien paper zaharretan miaturik, Erlandebaitako Fourcade jaunak bazekien, lehenagoko denboretan bazela Kalbario mendi gainean kapera txiki bat eta han bizi izan zela ermitau edo apez bat, bakar bakarrik bizi zena gain horretan bertzeentzat otoitzean. Gero, espainolekin izan ziren gerletan, kapera hori izan zen suntsitua eta doi-doia duela urte pare bat, gain hartan ez zen kaperaren arrastorik era ageri salbu lur pilo bat. Fourcade jaunak buruan harturik lur pilo horren miatzea, han kausitu zituzten lehenengo kaperaren murru zimendu guztiak, eta zolako harri-lauzak, bai eta aldarearen parte bat oraino ikus eta ezagutu daitekeena. Kaperaren berriz eraikitzeko, egin zuten batasun bat eta lanari lotu eta lana bururatu. Lehenengo kapera baino txikiago egin dute oraingoa, bainan lehengo harri zahar berekin. Segur egin dute lan ederrik Pierre Arbizuk hargin lanean eta Sokoako Jean Derin zurgin lanean. Kaperaren sahetsean landatu dute zortzi metro gorako gurutze eder bat haitzezko habe latz zahar ederrez egina.”

Toki paregabe hau atzean utzi eta berriro bueltatu gara auzora gara itzuli txiki bat eginez eta aurrez erabilitako pistara itzuliz.
Eraikin erlijiosoa

Galbario

  • argazkia Galbario
Lepoa

Lepoa

  • argazkia Lepoa

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau