Denbora  3 ordu 18 minutu

Koordenatuak 629

Noiz igoa 21 de mayo de 2017

Noiz egina mayo 2017

-
-
280 m
66 m
0
0,9
1,9
3,78 km

Bisitak 1068, kokapena 16

Nondik gertu Donibanealdea, País Vasco (España)

Hiru urte betetzera doan haurrarekin egin dugu ibilbide hau. ibilgailua kantina ondoan aparkatu eta Mitxintxola aldera abiatzen den bidetik barrena hasi gara oinez. Momentu batean bidetik atera eta Gran Cantoraino jaisteko aparteko arazorik ez badago ere, haur txikiarentzat esperientzia bat izan da, bai oteak, garoak eta larrak askotan bere altuera gainditzen baitzuten.

Ibilbidean ikus daitezken formazio geologikoak zoragarriak dira. Zaila da ulertzen horiek nola formatu diren, baina are zailagoa gaur egunera arte nola iraun duten osorik, hainbeste jende handik pasa eta gero.

Honen ondoren berriro aldapa, baina oraingoan goraka eta pendiza beldurgarriarekin. Etxeko txikiak hortik aurrera ez du bere kabuz aurrera jarraitu nahi izan eta gainean hartu behar izan dugu. Berriro ere, zelaira aterata, atsedentxoa, paisaiari begirada bat eta kantinaruntz... Oraingoan txikia ere oinez!!!

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau