Denbora  2 ordu 55 minutu

Koordenatuak 713

Noiz igoa 24 de enero de 2016

Noiz egina enero 2016

-
-
860 m
666 m
0
1,7
3,4
6,7 km

Bisitak 1158, kokapena 17

Nondik gertu Eguzkialde, País Vasco (España)

Gorosmendiko lepoan aparkatu ondoren zirkular ederra egiteko aukera eskaintzen duen ibilbidea egin daiteke. Ezkerreko bidea hartuta pista zabal batetik barrena Moa leporaino iritsiko gara. Urdelarrera igotzeko bi aukeren artean, ezkerreko pista hartu eta pinuen artean gora jotzea da. Atentzioa ematen du hainbeste pinu elkarrengandik hain hurbil izateak, sorten den basoa dentsitate handikoa baita. Gainera azpia garbi dute, larrerik gabea. Benetan ikusgarria.

Ibilbidean gora joan ahala konturatu ezean Urdelar tontorra ez dugu ikusiko, bidearen bazter batean baitago pinu tartean. Ibilbide guztian berau izango da, ikusgarritasun gutxiena duena. Aurrera jarraitu ahala pendiza handiko aldapatik Moara joango gara berriro. Aprobetxatu beherakoan Leizaran alderako ikusmirak. Moatik, etorritako bidetik bueltatu daiteke edo Larre gaina eta San Lorenzo ermitatik barrena. Aukera hori egitekotan gora doan aldapa hartu eta berriro ere aukera damugabea izango da.
LArretik ikusmira ederrak daude, baina antenek ez dute tontor erakargarria egiten.
Urdelargo tontorra zuhaitz artean ezkutaturik.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau