-
-
210 m
29 m
0
2,8
5,6
11,15 km

Bisitak 1264, kokapena 8

Nondik gertu Akartegi, País Vasco (España)

4 eta 7 urte bitarteko haurrekin egin dugu ibilbidea. Higerreko itsasargitik abiatu gara Guadalupera; Guadaluperako ibilbidea, ia guztia, pistaz egiten da (haurrekin kontuz, tarteka kotxe bat edo beste pasatzen baita). Pista Guadalupeko gotorleku parean uzten da; kontuz, gu hasiera batetan konfunditu egin gara eta Hondarribitik datorren errepidean azaldu gara ia. Gotorlekura zuzenean daraman bidezidor bat hartu behar da.

Guadalupera iritsi ondoren atsedenaldi luzea hartu dugu, haurrak nekaturik baitzeuden. Erdibidean horrelako atseden tokia izatea eskertzen da.

Guadalupetik kostarako biderantz joan gara, baina ez gara kostako bidetik joan; haurrekin gindoazenez apur bat gorago dagoen baso arteko pista batetik joan gara, pista horrek ez baitu gora behera handirik, eta Higerreko itsasargirako bidea oso laua da.

Haurrekin lasai lasai eta ttipi-ttapa egiteko ibilaldi egokia eta ikuspegi politekin,

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau