Denbora  2 ordu 54 minutu

Koordenatuak 737

Fecha de subida 1 de noviembre de 2012

Fecha de realización noviembre 2012

-
-
982 m
824 m
0
1,4
2,8
5,69 km

Bisitak 2267, kokapena 40

Nondik gertu Huici, Navarra (España)

Udazkena bisitatzera joan gara Guratz mendiaren inguruko basoetara. Ez digu kale egin eta baso guztian zehar hosto marroiek estaltzen zituzten bide eta xenda guztiak. Perretxikoak ere ugari eta kolore ezberdinetakoak. Huitziko portutik abiatuta erraza da Guratzerainoko bidea, ez da 3 kilometrotara iristen ibilbidearen luzera. Gainera desnibela ere ez da hainbestekoa. Haurrekin (4,6 eta 8) egindako bidea ez da protesta handirik izan.

Azalpen moduan, guk guratzetik bera bidea pixka bat luzatu dugu basoetan barrena egonaldia gehiago luzatzeko. Track honetan 6 kilometroko luzera duen ibilbidea azaltzen bada ere, berez, 4 kilometro inguruan egin daiteke buelta osoa.

Guratzeko gaina harrigarria, zabala eta ikusmira paregabea aurrean Malloak daudela ikusita.
Parking eta abiapuntua. Huitziko puertoa.
Guratzetik behera bidea pixka bat luzatu nahi duenarentzat.
Baso barreneko misterioak ezagutzen.
Guratze mendiaren tontorra.

2 iritzi

  • iranalsa 01-oct-2016

    Kaixo! ikastolako txikien mendi taldearekin (2-7 urte) txangoak egiteko infoa bilatuz zure ibilbide hau aurkitu dut eta oso itxura ona dauka. Galdera bat, uitziko lepoan da abiapuntua ezta? zenbat kotxe aparkatzeko lekua dago gutxi gora behera? milesker!

  • argazkia Bidaiari-LO

    Bidaiari-LO 02-oct-2016

    Abiapuntua Huitziko mendatean dago. Mendatea Leitzatik edo Huitzitik igo dezakezue, zatozten lekuaren baitan. Goian, buruz ari naiz, baina 12-15 kotxerentzako lekua izango da. Mendatean bidearen bi erraietaz gain bi alboetan aparkatzeko lekua dago.

Si quieres, puedes o esta ruta