-
-
312 m
2 m
0
2,4
4,7
9,41 km

Bisitak 1273, kokapena 9

Nondik gertu Igeldo, País Vasco (España)

Familian gustora egiteko goizpasa. Igeldoko herri azpitik abiatu Arritxulo bidetik barrena eta segituan Donejakue bidearekin bat egingo dugu. Une batez bide hori utzi eta GR-121 hartu dugu baina landaretza oso altua zegoenez, Egiluze baserri parean atzera GR-a utzi eta Donejakue bidearekin bat egin dugu. Horrela jarraitu dugu Kukuarri mendi parera iritsi arte. Antillako hondartzara zuzen iritsi nahi genuenez, Donejakue bidea utzi eta mendi atzetik abiatzen den PR_Gi-159 a hartu dugu, momentu baten hura utzi eta Itsaspe baserrirantz aldapa handi xamarrean behera egiteko. Antilla hondartzan hartutako bainua izan da errematerik hoberena.
Agiti Bidea. Donejakue bidea ezkerretara gorantz utzi eta guk eskuinetik behera egin dugu.
Harrizko hondartza.
Topopirineos 1a
Gure ibilbidearen abiapuntua.
Puntu honetan GR-121 utzi dugu eta baserriaren pistatik gora jota, gutxira Donejakue bidearekin egin dugu topo.
Puntu honetan, Donejakue bideak behera egiten du mendiaren ezkerreko magaletik. Zuzen Antillako hondartzara jaisteko, bidegurutzean eskuinerantz hartu eta berehala berriro eskuineiko bidea hartuko dugu "txakur, katu eta antzeko animaliak " zaintzen dituzten baserri bidea hartuta.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta