Jaitsi

Distantzia

6,41 km

Desnibel positiboa

298 m

Zailtasun maila

Erraza

Desnibel negatiboa

298 m

Gehieneko garaiera

604 m

Trailrank

33

Gutxieneko garaiera

412 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Koordenatuak

185

Noiz igoa

22 de junio de 2022

Sortu zure ibilbide-zerrendak

Antolatu gogoko dituzun ibilbideak zerrendetan eta elkarbanatu zure lagunekin.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Sortu zure ibilbide-zerrendak Sortu zure ibilbide-zerrendak
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
604 m
412 m
6,41 km

Ikusita 158 aldiz, jaitsita 4 aldiz

Nondik gertu: Lumbier, Navarra (España)

“El Irati” trenak, 1911ko apirilaren 23an egin zuen bere lehen bidaia. Penintsulako lehen tren elektrikoa izan zen eta Europako lehenengotakoa. 1906an Domingo Elizondok “El Irati” enpresa sortu zuen izen bera duen basoetako egurra ustiatu asmoz, Agoitzeraino almadien bidez jaitsi eta hemendik tren elektriko baten bidez egurra Iruñerako eramateko. Hasieran, “El Irati” enpresaren egurra Agoitzetik Iruñera garraiatzeko sortu bazen ere (30 kilometro), berehala hau Irunberrira luzatu zuten eta gero Zangozaraino. Ia lau milioi eta erdi pezetako aurrekontua izan zuen trenbide honek 58 kilometroko luzera zuen. Proiektua Carlos Laffitte donostiar injineruak egin zuen. Trena Irunberriko arroila zeharkatzen zuen eta horretarako bi tunel zulatu behar izan zituzten. 50.000 tonako merkantziaz gain, 250.000 bidaiari garraiatzen zituen urtero. Txartelak 8,25 pezeta kostatzen zituen eta ibilbide osoa egiteko 2 ordu eta laurden behar zituen. Nafarroako industrializazio prozesuan garrantzi handia izan zuen. Errepideetako garraioen konpetentziak “El Irati” trenaren amaiera ekarri zuen 1955eko abenduaren 31an.

Ibilgailua uzteko ordaindu behar den aparkalekuan utzi eta honen ondotik ateratzen den asfaltatuko bidean barna emango ditugu lehen urratsak. Berehala, iturria duen atsedenleku txiki baten ondoan, ezkerrera ateratzen den xendatik gorantz egingo dugu SL NA-113ari dagozkion bide-seinale zuri-berdeak jarraituz. Gure ezkerrera zereal lurrak dira nagusi, baina berehala ezpel, abaritz eta beste zenbait espezieren artean marrazten den xendan murgildu eta poliki-poliki altuera irabazten hasiko gara. Zenbait tartetan bidea estutu arren, ez dugu Leireko mendizerraren ikuspegia galduko. Metro batzuk gorago pista zabal batekin egingo dugu topo.

Leku honetan xenda desagertu egiten da eta harrizko pistan barna bete beharko dugu hurrengo tartea. Denbora gutxi beharko dugu Alzuetako bordaren ondora iristeko eta gure eskuinera ateratzen den bidea utziz, aurrera segituko dugu marka zuri-berdeek erakusten diguten bidetik. Metro batzuk aurrerago egurrezko bide-seinale batek eskuinera zuzentzen den lurrezko pistatik jaistera gonbidatuko gaitu. Berriro harrizko pista batera aterako gara eta hau segituko dugu beste seinale batekin topo egin arte. Hemen ikuspegia aldatu egiten da, bidelagun izan dugun Leireko mendizerra desagertu eta Irati ibaiak bustitzen dituen lurrak azalduko zaizkigu. Puntu honetan ibai aldera jaisten den xendari helduko diogu eta konturatu orduko “El Irati” tren zaharraren bidean izango gara.

Irati ibaiaren paraleloan doan bidetik tren zaharrak arroilan sartzeko gurutzatzen zuen lehen tunelaren ondora iritsiko gara, baina beste aldera pasa aurretik Deabruaren zubira gerturatuko gara. Horretarako ezkerretik ateratzen den bidexka hartuko dugu eta kontu handiz ibiliz zubiaren ondora helduko gara. Bidea oso estua baita eta komeni da erne ibiltzea. Tunelera itzuli eta zubi honen jatorriari buruz panel batean kontatzen den historia irakurri ondoren, 206 metroko luzera duen tunelean sartuko gara. Berehala arroilaren barru aldean izango gara eta hemen ikuspegia erabat aldatuko da. Harresi naturalez inguraturik, ingurune basatian murgilduko gara.

Nafar Gobernuak Natur Erreserba izendatu zuen 1987an eta 40 ha-ko azalera du eta bertako pareta bertikaletan sai arren kolonia eta beste zenbait hegaztiren bizilekuak ikusteko aukera izango dugu. Arroilak kilometro bateko luzera du gutxi gorabehera eta Irati ibaiak erditik zeharkatzen du. Merezi du bidearen zati hau lasai egitea eta ahal izanez gero prismatikoak eraman bertako biztanleak gertuagotik ikusteko. Inguruaz gozatu ostean, ibaiaren paraleloan doan antzinako trenbidetik aurrera egingo dugu argiztatu gabeko bigarren tunelaren ondora iristeko. Honek 167 metroko luzera du eta hau zeharkatuz atsedenlekuan izango gara. Zintzurra freskatu eta aparkalekuraino falta diren metroak beteko ditugu.
Aparkalekua

Aparkalekua

Iturria

Iturria

Bidegunea

Alzuetako borda

  • argazkia Alzuetako borda
Zubia

Deabruaren zubia

  • argazkia Deabruaren zubia
Bidegunea

El Irati trenbidea

Bidegunea

Irunberriko arroila

  • argazkia Irunberriko arroila
Tunela

Tunela

  • argazkia Tunela
Tunela

Tunela

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau