Jaitsi

Distantzia

1,66 km

Desnibel positiboa

1 m

Zailtasun maila

Erraza

Desnibel negatiboa

1 m

Gehieneko garaiera

450 m

Trailrank

29

Gutxieneko garaiera

437 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Koordenatuak

83

Noiz igoa

21 de mayo de 2014

Noiz egina

mayo 2014

Bilatu pasatze eremuaren arabera

Bilatu hautatu dituzun eremuetatik abiatu edo pasatzen diren ibilbideak.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Bilatu pasatze eremuaren arabera Bilatu pasatze eremuaren arabera
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
450 m
437 m
1,66 km

Ikusita 1478 aldiz, jaitsita 7 aldiz

Nondik gertu: Pamplona, Navarra (España)

Arturo Campion IKA euskaltegiko ikasleok, paseoan ibili gara Iruñean barna, eta geure ustez interesgarriak diren zenbait toki bisitatu ditugu.
Iruñea ezagutu nahi baduzu, ibilbide hau egiteko proposatzen dizugu: ez da luzea, Iruñeko Alde Zaharreko toki zoragarriak gozatuko dituzu, eta oinez nahiz bizikletaz egin daiteke. Ibilbidean barna puntu batzuk markatu ditugu, eta bakoitzari buruz daturen bat idatzi dugu.
Goza ezazu!
Bidegunea

Barbazana

  • argazkia Barbazana
  • argazkia Barbazana
  • argazkia Barbazana
BARBAZAN GOTZAINAREN INGURABIDEA Ingurabideak Barbazan Arnaltengandik hartu zuen izena. Barbazanek, Iruñeko apezpikua 1318- 1355 urteen artean, katedraleko Barbazan kapera eraiki zuen. Katedralaren atzealdean, Erdi Aroko harresi zaharraren horma zati bat, dorre bat eta Iruñeko Iparraldeko Atea (orain hormaz itxita) ikus daitezke. Erdi Aroan, ate honetik Frantziako bidea ateratzen zen. Hoiek dira geratzen diren Erdi Aroko harresiaren aztarna gutxienetariko batzuk.
Bidegunea

Espoz y Minaren txokoa

  • argazkia Espoz y Minaren txokoa
Udaletxeko plazan, Espoz y Minaren oroimenean plaka bat dago. Frantzisco Espoz Ilundain, "Espoz y Mina", militar eta politikari nafar ospetsua izan zen. XVIII. mendeko azken hamarkadan toki horretan, saltzaile lana egiten zuen Frantziscok barazki postu batean. Bera Idozingoa zen, eta handik ekartzen zituen etxeko barazkiak eta arrautzak saltzera. Bere salmentak egiteko, gaztelania nahiz euskara erabiltzen zituen, noski, euskaldun zaharra zen eta! Urte batzuk geroago, ospe handiko gerrilari eta militar izatera iritsiko zen; Napoleoni buruhauste ederrak sortu zizkion. Zumalakarregiren kontra ere, aritu zen. Udal Plazak Fruta Plaza izena izan zuen, fruta, barazki eta janarien merkatua hantxe zegoen eta.
Bidegunea

Luzioren Karrikoa

50ko eta 60ko hamarkadetan goxoki karriko bat egoten zen Merkaderes kalean; Kuria, Kaldereria, Nabarreria eta Mañueta kaleen artean. Han erosten zituzten goxokiak Nabarreria auzoko ume guztiek. Luziok ‘Celtas’ zigarroak ere saltzen zituen, banaka, pezetako 25 zentimo kostatzen zuen zigarro bakoitzak.
Bidegunea

Labrit Baluartea

  • argazkia Labrit Baluartea
Iturria

Nabarreriako iturria

Iturri hau Nabarreria plazan dago kokatuta. Oso apala, xumea eta arrunta da, baina hala ere, sanferminetan, munduko iturririk ospetsuena bihurtzen da: atzerritarrak mozkortzen direnean, salto egiten baitute bere gainaldetik, behean daudenak jaso egingo dituztelakoan. Zoritxarrez, urtero izaten da zaurituren bat edo beste.
Bidegunea

Salsipuedes karrika

  • argazkia Salsipuedes karrika
"Ahal baduzu, atera" esan nahi du kale honen izenak. San Jose plazatxoan dago kokatua, Katedralaren ondoan. Kale honetan, klausurako kmentu bat dago. Bere ezaugarri bitxiena daIruñeko karrika bakarra dela irteerarik ez duena.
Bidegunea

San Jose plazatxoa

  • argazkia San Jose plazatxoa
  • argazkia San Jose plazatxoa
  • argazkia San Jose plazatxoa
San Jose Plazatxoa XIV.mendean kalonjeek Nabarrerian eraiki zuten beren auzoa, eta bertan zegoen Kalonjeen Plaza da gaurko San Jose plazatxoa. XIV. mendean Ospital Etxea zegoen tokian, Magisteritza Eskola ospetsua jarri zuten. Eraikin honez gain, komentu bat dago plazan, "Siervas de María”, eta komentu hori, lehenago, "Chantre"aren etxea zen (Erdi Aroan, katedraletan musikaz arduratzen zen pertsonari frantsezez “Chantre” esaten zioten). Plazak, katedralaren iparraldeko atetik hartu zuen izena. Ate hau XV. mendean iraiki zuten, eta izugarri ederra da. "San Joseren atea" du izena, noski. 1877an, Udalak galdaketako burnizko iturri bat eraiki zuen, eta azokaren plazan jarri zuen. 1952an SanJose plazatxora mugitu zuen iturria udalak, eta orain, bertan ikus dezakegu. 50ko eta 60ko hamarkadetan, sanferminak bukatutakoan Iruñeko ume guztiak, plaza horretara joaten ziren “kurrinoak” (txotxongiloak ) ikustera. Perstsonaia ospetsuenak Gorgorito, Rosalinda, Ziriaca sorgina... ziren, eta betiko gelditu dira iltzaturik iruindar askoren oroimenean. Gaur egun, San Jose Plaza oso toki polita eta lasaia da; udan, jazz konzertuak antolatzen dira.
Bidegunea

Zaldi Zuria

  • argazkia Zaldi Zuria
Kale Berrian aurkitu zuten antzinako jauregi baten harriekin Zaldi Zuria izeneko ostatu berezi bat eraiki zuten Redín Baluartean XX. mendearen erdialdean. Antzina, bertan aritzen ziren sokagileak, kalean eta eskuz sokak egiten.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau