Itziarko talaia
Nondik gertu: Itsaspe, País Vasco (España)
Ikusita 1996 aldiz, jaitsita 42 aldiz
Ibilbideko argazkiak

Bidearen deskribapena
Itziarko talaia
Balea, balea!!
Ibilbide honek biotopoko alderik ezkutatuen eta ikusgarrienera garamatza: Sakoneta eta Mendata gunea. Labarren ertzetik beretik aurrera doala, bidexka honek senaia bakartiak, harri zuriko murruak, ur-jauzietan isurtzen diren errekak eta Kantauriko marearteko zabalgune handienetako bat bistaratuko dizkigu. Mareabeheran agertzen den harrizko plataforma zabal horretan, itsasoaren indarrak bitxi geomorfologiko bat, paisaia zoragarri bat landu du; horrek, gainera, biotopoaren ondare naturala hobeto ulertzeko balio du.
Balearen arrantza Erdi Arotik jarduera garrantzitsuenetakoa izan zen euskal kostaldean. Inguruko herrien artean egiazko lehia izaten zen balea nork harrapatuko, eta itsasoan zetazeoa bistaratzea zen lehen urratsa lasterketan ateratzeko.
Talai hau, Mendatako portuari lotuta zegoen. Itziarko biztanleek eta Itxaspeko baserriek abantaila txiki bat izan zezaketen dorre honetako seinaleak ezin baitziren bistaratu Deba, Mutriku eta Ondarroako herrietatik.
Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko
http://askemikel.blogspot.com.es/2016/10/itziarko-talaia.html

Bideguneak
Nahi izanez gero iruzkin bat utzi edo baloratu ibilbide hau
Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak (0)