Denbora  3 ordu 8 minutu

Koordenatuak 649

Noiz igoa 14 de junio de 2015

Noiz egina junio 2015

-
-
562 m
307 m
0
1,7
3,5
6,9 km

Bisitak 1543, kokapena 29

Nondik gertu Donibanealdea, País Vasco (España)

Gaurkoan Jaizkibel mendian egin dugu ibilbidea. Antza denez, mendiaren jatorrizko izena Oleartzu zen eta Jaizkibel (haitz gibel) berez mendiaren atzealdea zen. Ibilbidea hasteko Lezotik Pasai Donibanera goazela, eskuinera doan GI-3440 Jaizkibel Hiribidean 3,5 kilometro inguru ibili ondoren utziko dugu kotxea. Hemendik ondo markatutako bidean Jaizkibel mendiaren gandorrean kokatutako lehen, bigarren eta hirugarren edo Xangaxi dorreak eta telekomunikazioko antenak dauden lekua, gunerik altuena (Alleru gailurra, 547 m) ezagutuko ditugu.

Dorre hauek XIX. mendean, liberalek eraiki zituzten Hirugarren Gerra Karlistan (1872-1876) zaintza postu izateko. Jaizkibelgo mendilerroaren gailurrean sei dorre altxa ziren eta gaur egun bosten hondarrak daude. Bi gailurretik ekialdera, Hondarribiraino: Erramutz eta Santa Barbara; eta beste hiru mendebaldera, Lezo eta Pasaia arteko mugan, lehen, bigarren eta Xangaxi edo hirugarren dorre gisa ezagunak. Dorre guztien oinplanoa hexagonala da eta alde bakoitzak 3,3 m-tik 3,5 m-ra bitartean ditu. Salbuespena, Guadalupetik hurbilen kokatutakoa da: horren oinplanoa laukia da. Guztiek bi solairu eta terraza zituzten. Egun, hareharrizko inguruko hormak bakarrik kontserbatzen dira, barrualdea erabat hutsa dago. Beheko solairuan zulo txiki angeluzuzenak irekitzen ziren, eta aireztatzeko nahiz behatzeko erabiltzen ziren. Soldaduak ez ziren beheko solairutik sartzen. Lehen solairua irekitzen zen eta bertara iristeko desagerraraz zitekeen eskailera erabiltzen zen. Hala, zailagoa zen eraikinean sartzea. Solairu berean alde bakoitzean bi edo hiru gezileiho irekitzen ziren.
Lehen Dorrea
Zelaia
Bigarren Dorrea
Bidea
Xangaxi edo Hirugarren Dorrea
Aiako harria
Telekomunikazio antenak eta Alleru gailurra, 547 m
Itsasoa

1 komentario

  • argazkia pixkor

    pixkor 12-abr-2016

    kaixo lagun.
    Zuk egindako bidea margotuta dago.
    koloretako marratxoarekin. https://eu.wikiloc.com/ibilbide-outdoor/jaizkibel-9962358#wp-9962367/photo-5980858

Nahi izanezkero edo ibilbide hau