Denbora  3 ordu 9 minutu

Koordenatuak 1033

Noiz igoa 4 de febrero de 2017

Noiz egina febrero 2017

-
-
275 m
104 m
0
2,8
5,6
11,14 km

Bisitak 510, kokapena 12

Nondik gertu Garaioltza, País Vasco (España)

Lezamatik Larrabetzura oinez abiatu ginen. Bertara heldutakoan, ezkerratara dagoen aldapa bat igo genuen eta nire ustez interesgarriena hor hasi zen. Aldaparen bukaerara iristean, ermita bat topatu genuen eta pixka bat aurrerago sagardotegia. Sagardotegian atsedenaldi baten ostean, beste aldapa txiki bat igo genuen eta horren ostean, basoko bide estu eta arriskutsu baten sartu ginen. Bidearen amaieran, beste atsedenaldi bat egiteko tokia topatu genuen eta animaliak; esaterako; zaldiak topatu genituen. Azkenik, Lezamari buelta eman genion Athletic-en instalazioetatik pasatuz.
LARRABETZU herria bisitatzeko aukera duzue. Gure kasuan, Lezamatik Larrabetzura oinez joan ginen bide ertzetik. Herrira heldutakoan, bide aldapatsu bat aurkituko duzue ezkerretara eta bertatik igo behar zarie hurrengo puntura heldu arte.
San Bartolome Ermita eraikuntza erlijioso bat da eta aldapako goi aldean dago kokatuta.
Ankapalu sagardotegi bat da eta bertan oso ondo jaten da. Rutaren erdialdean dago kokatuta gutxi gora behera, geldialdi bat egiteko egokia. Interneten iritsi pilo aurkitu ahal dituzue, baina nik telefono zenbakia utzi egingo dizuet: 944 558 197
Bide luze eta estua zuloz Beteta. Makal eta kontu handiz joan behar da bustita badago, nahiko arriskutsua baitda. Euririk ez bada, kontu handiz joan eta listo.
Ur naturala edateko aukera duzue, naturak iturri bat eskeintzen digu eta ur freskoarekin.
Basoko bide estutik ateratzerakoan aurkituko duzue deskantzatzeko lekua, nahiz eta eserlekua pixka bat apurtuta egon. Horrez gain, umeekin bazoaz aproposa da animaliak daudelako; ahuntzak, zaldiak, ahateak...
Athletic Club taldeak Lezaman ditu bere instalazioak eta bertan trebatzen da. Bertatik pasatuta San Mames zaharraren arkua ikusi ahal duzue eta sortea izan ezkera entrenamenduren edo partiduren bat ere. Nahiko leku interesgarria da eta umeentzako oso entretenigarria.
Uribarri Topalekua-n Santiagoko bidea egiten ari direnak lo egiten dute eta edozein naziotako pertsonak aurkitu ahal dituzue, guztiak oso jatorrak. Kasu in extremis baten bertan edo matsan (hotela) lo egin dezakezue.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau