Zailtasun maila   Erraza

Denbora  ordu bat 58 minutu

Koordenatuak 623

Fecha de subida 22 de enero de 2017

Fecha de realización enero 2017

-
-
149 m
90 m
0
1,7
3,4
6,7 km

Bisitak 884, kokapena 1

Nondik gertu Lezama, País Vasco (España)

Ibilbidea Lezaman kokatzen da, Bizkaiko Txorierri eskualdean dagoen udalerrian. Lezama oso laua da erdialdean, eta ipar zein hegoaldetik bi mendilerro txikik osatutako muinoz inguratuta dago, Asua ibaiaren haranean.

Ibilbidea Isuzkitza baserritik hasten da. Baserri hau Eugenio Lezama Leguizamónek berreraiki zuen 1848an. XVII. mendeko armarria dauka eta eskola gisa ere erabili zen bere garaian.

Hurrengo interes puntua Lezamako udaletxea da, gaur egun adintsuen egoitza eta liburutegi funtzioak ere betetzen dituena. Asua-Erletxes errepidearen aurrean dago, Hilario Astorki enparantzan, eta eraikin modernoa da: gerran lehengo udaletxea hondatu ondoren, XX. mendeko bigarren erdian eraiki zen.

Jarraian, Mikel Zarate Lejarragaren enparantzara helduko gara, euskal idazle eta apaiz katoliko famatuaren omenez izendaturiko enparantzara, hain zuzen ere.

Enparantzaren alboan aspaldiko bolalekua dago. Bertan, aterpe baten boloetan jokatzen zuten lehengo auzokideek. Gaur egun, jatetxe bat da.

Ibilbidean aurrera jarraitzen badugu, Oxangoitira iritsiko gara. Kurutze auzoan dagoen Oxangoiti baserria XVII. mendearen amaierako landa etxea da, Ojangoiti familiaren leinu-etxea izan zena, eta bi solairu eta ganbara ditu. Baserriaren alde nabarmenena arkupea da, bertan biltzen direlako elementu nobleenak.

Aurrerago, Athleticen zelaietatik igaroko gara. 1971n inauguratutako Athletic Cluben kirol instalakuntza hauek 14,76 hektareako azalera hartzen dute eta Athleticeko 14 taldek jokatu eta entrenatzen dute bertan.

Hurrengo waypointa Kurtzeko ermitan kokatzen da. Estilo barrokoko eraikin honetan XVI. mendean ospitalea, serorategia eta ermita omen zeuden, Juan Iñiguez Ojangutik fundatuak; hala eta guztiz ere, gaur egun dagoen ermita XVII. mendearen bigarren erdikoa da, Francisco de Elorriaga hargin-maisuak eraikia. Santi Kurutzearen Goratzearen egunean, irailak 14, meza kantatua eman eta erromeria egiten da.

Kurtzearen ondoan hiru gurutze daude. Atzerritarrak gurutzeen aurrean belauniko jartzea zen ermitaren helburua. Antzina, belauniko jartzea kristaua izateko seinalea zen, baita bake onean etortzeko seinalea ere. Erramu-domekan gurutze-bidea egiten zen, Santa Maria elizatik ermitako hiru gurutzeetaraino. Bidean zehar beste zenbait gurutze zeuden, eta bakoitza igarotzerako orduan errezoak egiten zituzten. Gaur egun, azken hirurak baino ez dira kontserbatzen.

Bidean aurrera joan ahala Lezamako Torre aurkituko dugu. Dorrea gotorleku militarra, jabearen goi mailaren ikurra eta haren botere ekonomiko eta sozialaren ezaugarria izan zen aldi berean, eta gaur egun, etxebizitza bihurtzeko moldaketak jasan ditu.

Handik denbora batera Andra Mari elizara iritsiko gara. Andra Mari eliza XVI. mendean eraikitako gotiko eta barroko ezaugarridun eraikina da, eta bere barnean gangak, bost aldare eta atari jarraitu eder bat ditu. Elizaren alboan abadearen aspaldiko etxea dago.

Guzur Aretxa da segidan datorren puntu interesgarria. Bertan, inguruko baserrietako gizonezkoak biltzen ziren auzolanak egin behar zirenean, eta auzoko gertakizunak kontatzen zituzten, baina gauza asko exageratu egiten zituzten sarritan, baita gezur batzuk esan ere noizbehinka; hortik datorkio izena Guzur Aretxari.

Ibilbidearen azken puntu esanguratsua erreka da, lehen auzoko andrak arropa garbitzera (bogadea egitera) joaten ziren lekua. Bertan elkartu, eta hizketan aritzen ziren arropak garbitzen zituzten bitartean.
  • argazkia Isuzkitza
Isuzkitza
  • argazkia Lezamako udaletxea
Lezamako udaletxea
  • argazkia Miker Zarate Lejarragaren enparantza
Miker Zarate Lejarragaren enparantza
  • argazkia Aspaldiko bolalekua
Aspaldiko bolalekua
  • argazkia Oxangoiti
Oxangoiti
  • argazkia Athleticen zelaiak
Athleticen zelaiak
  • argazkia Kurtzeko ermita
Kurtzeko ermita
  • argazkia Via crucis
Via crucis
  • argazkia Lezamako Torre
Lezamako Torre
  • argazkia Andra Mari eliza
Andra Mari eliza
  • argazkia Abadean etxea
Abadean etxea
  • argazkia Guzur Aretxa
Guzur Aretxa
  • argazkia Erreka
Erreka

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta