Denbora  2 ordu 33 minutu

Koordenatuak 574

Fecha de subida 12 de junio de 2017

Fecha de realización mayo 2017

-
-
481 m
236 m
0
1,6
3,2
6,38 km

Bisitak 353, kokapena 5

Nondik gertu Zubieta, Navarra (España)

MENDRASAKO ITZULIA.

Itzuli zirkular honen kolore marka txuria eta urdina izanen da.
Herriko zubian du hasiera zirkularra den mendi itzuli honek. Zubia zeharkatu labaderoa ikusi eta errotako bidea hartuko duzue. Errotatik Mendrasara doan porlanazko pista hartu arte errepidetik joan beharko duzue, 100 metro. Pista hartu, goiti segi eta Pagazelaietako borda, Martinengo borda eta Gartziako bordak ikusiko dituzue. Gartziko bordatik goiti, porlanazko bidea akituko da eta mendiko pista ezkerrera hartu beharko duzue. Pista hori jarraituz, kisulabe bat ikusiko duzue, segi behiti eta esker hartuko duzue herrira abiatzeko. Basoaren erdi erdian zaudete eta ixiltasuna nagusitzen da. Pista utzi gabe segi aurrera. Harrizko zubia zeharkatuko duzue, “Olazar”. Bidea utzi gabe Itziarreko bidegurutzera ailegatuko zarete. Hortik dena behiti Zubietaraino.

RUTA MENDRASA.

La marca que iremos viendo a lo largo de este recorrido circular será de color blanco y azul.
Esta ruta circular comienza en el puente del pueblo. Cruzad el puente, a la izquierda os quedará el lavadero y a la derecha el camino que os llevará hacia el molino. Desde el molino, hasta llegar a la pista que os conducirá a los caseríos del barrio de Mendrasa tendréis que ir por carretera unos 100 metros. Coged la pista de cemento y seguid cuesta arriba. Iréis pasando por los caseríos de Pagazelaieta, Martinendenea y Gartzikoa. A partir de éste último se termina la pista de cemento. Un poco más arriba girad hacia la izquierda. Seguid esa pista, llegaréis a una calera, y más abajo giraréis hacia la izquierda. Os encontráis en medio del bosque, donde se impone el silencio. Sin dejar esa pista continuad adelante, cruzaréis un puente de piedra “Olazar”, para después llegar al cruce de Itziarra. A partir de ahí todo para abajo y enseguida veréis el pueblo de Zubieta.

MENDRASA ROUTE.

This circular route will be marked with blue and white arrows.
This circular route begins at the town bridge. Cross the bridge, on the left you will find the old town washing place and on the right the path will take you toward the mill. From the mill, you will have to go along the highway 100 meters until you come to a path that will take you to the farmhouses in the Mendrasa neighborhood. Take the cement path and follow it uphill. You will pass the Pagazelaieta, Martinendenea and Gartzikoa farmhouses. There the cement path will end. A little bit further up, turn to the left. Follow that path, and you will arrive at a lime kiln, and further down you will turn toward the left. You will find yourself in the middle of a peaceful forest. Continue on this path and you will cross a stone bridge “Olazar”, and then you will arrive at the Itziarra crossing. From there, go downhill and shortly you will see the town of Zubieta.

MENDRASA ROUTE.
Cette route circulaire commence au pont du village. Traversez le pont, sur la gauche vous aurez le lavoir et sur la droite le chemin qui vous mènera au moulin. Du moulin, jusqu'à ce que vous atteigniez la piste qui vous mènera aux fermes du quartier de Mendrasa, vous devrez prendre l’autoroute à environ 100 mètres. Prenez la piste de ciment et continuez à monter. Vous traverserez les fermes de Pagazelaieta, Martinendenea et Gartzikoa. De ce dernier, la piste de ciment se termine. Un peu plus haut, tournez à gauche. Suivez cette piste, vous atteindrez une carrière à chaux, et plus bas vous tournez à gauche.
  • argazkia Zubiko iturria
  • argazkia Zubiko iturria
  • argazkia Zubiko iturria
Zubiko iturria
  • argazkia Labaderoa
  • argazkia Labaderoa
  • argazkia Labaderoa
Labaderoa
  • argazkia Errota
  • argazkia Errota
  • argazkia Errota
Zubietako errotaren historian honako intereseko mugarri hauek nabarmendu daitezke: 1547 Zubietako “Errota” toponimoaren lehenbiziko erreferentzia. 1784 Ayoroatar Joseph obra-maisua Zubietakoa zen, eta aipatutako herriaren eskariz errota berria eraikitzeko moduari zein kostuari buruz deklaratu zuen, baita une horretan hondatuta omen zeuden zimenduei buruz ere. Aitzineko errotarria probextu zen, eta aurrekontu osoa 13.393 erreal eta maraveditakoa izan zen. Ikazkin eta “mendi-aztertzaile” batek Tichillu Erroiz mendiko estrepadi bateko haritz zahar eta idor zenbaiten beharrezko zura hartzeko iradoki zuen. 1784-1785 Herriak Errege Kontseiluari baimena eskatu zion errota berria eraikitzeko eta obrak ordaintzearren zenbait larre-sarien zatiak saltzeko. Erreinuaren fiskalak ez zuen guztiz justifikatutzat ematen Zubietan errota berri baten beharra. Horregatik, lehengoa konpontzea iradoki zuen. Herriak eskaturik, Marichalartar Melchor perituak, obra-maisu eta Urrozkoa berorrek, deklaratu zuen eta fiskalaren proposamena ez zuen onartu; solairu berridun errota eraikitzea aholkatu zuen, eta gainera, zenbait puntu erantsi zituen, bere garaian Ayoroatar Josephek ezarritako egitasmoa garestituz. Azkenean, Kontseiluak baimena eman zuen, baina Ayoroatar Josephek aurkeztutako obra-egitasmoa eta aurrekontua segituz (Iruñea, 1785eko apirilaren 13). 1785eko apirilaren 25ean ekin zioten lanari. Dena emana lan egin zen. Antza, premiazkotzat jotzen zen alea xehetzeko toki bat izatea. Herriko kontzejuak ahalik eta lasterren akitu nahi zuen, eta epe-muga maiatzaren 26an paratu zen. Baina langileek, errota epe horretan akitzekotan, jornala goititzeko eskatu zuten Nafarroako Errege Kontseiluak berriro ere obren beste finantziazio bat baimendu behar zuen, eskatutako igoerak emanez (Iruñea, 1785eko ekainaren 3a). 1787 Zubietako Ayoroatar Joseph obra-maisuak herriak eskaturik errotako urtegian egin beharreko konponketei buruz mintzatu zen, baita horren kostuaz ere; kostu hori 3.474 erreal eta 18 maraveditakoa zen. 1800-1801 1800eko azaroaren 17an uholde batek errotako urtegia “aitzinean” eraman zuen. Obra-maisu eta arkitekto Jose Poudezek 12.412 erreal eta 20 marabeditako konponketa-gastua kalkulatu zuen. 1801eko maiatzaren 2an Errege Kontseiluak baimena eman zuen herriko ondasunen gaineko obrak finantzatzeko. 1802 Zubietan 80 etxetan 536 pertsona bizi ziren, eta errota bat erregistratu zen. 1863 Lizarrako Andres Monrealek 81.500 kobrezko txanponezko errealengatik erosi zuen errota. Zenbait hilabete beranduago, San Pedroko Pedro Gonzalezi saldu zion 7.920 ezkutuengatik (118.800 kobrezko txanponezko erreal). 1867 San Pedroko Pedro Gonzálezek betiko saldu zien errota zatiak zituzten 82 zubietarrei (Egiazki, Zubietan 83 etxe zeuden, baina horietako bat erosketatik kanpo gelditu zen “etxeko gizona” soroko lanetan egoteagatik). 1903 Errotan instalakuntza elektrikoaren hitzarmena sinatu zen: turbina jarri zen. 1932 Jabetza-eskriturak eta errota erabiltzeko eskriturak zatiak zituzten 53 pertsonen artean elkarbanatuak. 1966 Errotako zentral elektrikoa itxi zen. 1998-1999 Egungo 50 bizilagun portzionistek Zubietako udalari 15 bat urterako utzi zioten errota. Errota berriztatu zen, eta une horretan bakarrik gelditu zuen jarduera arrazoi naturalengatik, ekomuseo gisa bere ateak irekitzeko. Birgaitzeagatik EHAEO/COAVN saria jaso zuen.
  • argazkia Mendrasa auzoa
Mendrasa auzoa
  • argazkia Pagazelaietako borda
Pagazelaietako borda
  • argazkia Panoramika
Panoramika
  • argazkia Bidegurutzea. Ezkerreko bidea hartu
Bidegurutzea. Ezkerreko bidea hartu
  • argazkia Kisulabea Elbitzurin.
Kisulabea Elbitzurin. Kisu harria kiskalduz kisu bizia egiteko erabiltzen zen labe berezia. Laborantzarako lurren kalitatea hobetzeko erabiltzen zen kisu bizia, baita igeltserotza lanetarako.
  • argazkia Olazaharra
Olazaharra
  • argazkia Itziarreko bidegurutzea, eskuin eta behiti
Itziarreko bidegurutzea, eskuin eta behiti
  • argazkia Panoramika, Zubieta
Zubieta
  • argazkia Borralda
Borralda
  • argazkia Borralda, eskuinera hartu
Borralda, eskuinera hartu

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta