Denbora  3 ordu 2 minutu

Koordenatuak 720

Fecha de subida 1 de noviembre de 2016

Fecha de realización noviembre 2016

-
-
597 m
477 m
0
1,6
3,3
6,6 km

Bisitak 766, kokapena 10

Nondik gertu Lakuntza, Navarra (España)

Lakuntza herria zeharkatu eta trenbide zubi inguruan aparkatu dugu ibilbidea hasteko. Asmoa Aralar azpiko basoak udazkenean ikustea zen, tontorrak egitea baino. Ibilbideak bi zati ditu: lehena Maaltzara doana eta bigarrena, kasik abiapuntura bueltatuz, Aldaiara doana.


Maaltzaren kasuan ibilbidean nagusi den zuhaitza pinua da, tramo gutxi batzuk badiren arren beste zuhaitz motekin. Tontorrera iritsita, ezin jakin hura tontorra zenik, gure kasuan "Mendikat"etik hartutako track erabili dugu eta han horrela zetorren.


Bigarren ibilbideari dagokionez, tontorra harizti eder bat zen eta ibilbidean zehar hori zen nagusiki ikusi dugun zuhaitza. Egia esatera, bigarren ibilbide hau politagoa iruditu zaigu, seguruenik argiagoa ere bazelako. Tontorra leku polit eta atsegina da.


Bestalde, aipatu beharrekoa da Lakuntza herriaren kokapena. Alde batera Aralarren mugak eta bestean irmoki presente dagoen Beriain mendiarena.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta