-
-
387 m
245 m
0
1,6
3,3
6,55 km

Ikusita 654 aldiz, jaitsita 15 aldiz

Nondik gertu: Zuaztoi, Navarra (España)

(EUS) Bailararen ipar-mendebaldean kokatua, Baztangoiza kuartelean. 179 biztanle ditu, herrigunean eta 4 auzotan banatuak: Zuaztoi, Apaioa, Arribiltoa eta Urrasun. Halere, Orabidea parajeko hainbat etxe Azpilkueta herriko egiten dira. Azpilkuetan, Baztango hainbat eta hainbat lekutan bezala, lamien erreferentziak ikusiko ditugu. Herri honen inguruko mendi batean, Meatzeta parajean hain zuzen ere, bi emakume lurperatu omen zituzten, biak ere lamiak. Tradizioaren arabera, toki horretan sortzen omen dira ekaitzak.

Bertzalde, Azpilkuetako jauregiaren arkitekturaren taxua azpimarratu behar dugu. Leinu-etxe da, eta Xabierko San Frantziskoren amaren sortetxea izan zen. Defentsarako gotorleku izandako Erdi Aroko dorretxe hau Cisneros Kardinalaren aginduz birrindu zuten ia osorik 1516. urtean.

IBILBIDEA. Azpilkuetako plazatik beherantz abiatuko gara eta ezkerrean gelditzen de azken etxe kontratik doan bidea hartuko dugu. Lehendabizi, bide zahar batetik joanen gara errekaraino. Bertan, berriki moldatutako errota batzuk ikusteko aukera izanen dugu (barnetik ikusteko aukera ere badago). PR-ko marka zuri-horiak jarraituz, Zuaztoi auzora ailegatuko gara. Zuaztoi erdiz erdi guratzuko dugu Urrasun auzoraino eta bertan, Done Jakue bideko marka horiei segituz, beheraka eginen dugu Duteria baserrira ailegatu artio. Duteria baserria, Azpilkuetatik hurbil egon arren, Arizkun herriko baserria da. Kasu puntu honetan, errepidea gurutzatu behar baita. Baserri kontratik pasata harrapatuko dugun bidexkatik eta gorunzko norantzan, Apaioara ailegatuko gara. Hemen, berriz ere PR-ko marka zuri-horiei segika, Azpilkuetan akituko dugu ibilbidea.

(CAST) Pueblo situado al noroeste del valle, en el cuartel Baztangoiza. 179 habitantes repartidos en el pueblo y sus 4 barrios: Zuaztoi, Apaioa, Arribiltoa y Urrasun. No obstante, muchas de los caseríos del paraje de Orabidea pertenecen también a Azpilkueta.
En Azpilkueta, al igual que en otros muchos lugares del valle, encontramos referencias a las lamias. Ligado a esta localidad se cuenta que en una de sus montañas, concretamente en el paraje de Meatzeta, fueron enterradas dos mujeres. Ambas eran lamias, y la tradición asegura que de este lugar proceden las tempestades.

Por otro lado, hay que resaltar el empaque de la arquitectura palaciega que se observa en el Palacio de Azpilkueta. Palacio de cabo de armería, cuna de la madre de San Francisco Javier. La primitiva torre medieval, verdadera fortaleza defensiva, fue demolida casi por completo por Orden del Cardenal Cisneros el año 1516.

RECORRIDO. Saliendo de la plaza de Azpilkueta en dirección descendente, una vez lleguemos a la última casa, tomaremos el camino antiguo que se encuentra a la izquierda. Al llegar a la regata podremos admirar unos antiguos molinos (se pueden ver por dentro) remodelados hace no mucho tiempo. Siguiendo las marcas blancas y amarillas de la PR, llegaremos al barrio de Zuaztoi, el cual atravesaremos hasta llegar al barrio de Urrasun. En este punto y siguiendo las marcas amarillas del camino de Santiago, llegaremos al caserío Duteria, que curiosamente, aún estando cerca de Azpilkueta, pertenece al pueblo de Arizkun. Atención en este punto, ya que hay que cruzar la carretera. Pasando el caserío, tomaremos el sendero que de manera progresiva nos llevará hasta el barrio de Apaioa. Una vez lleguemos a Apaioa, retomaremos las marcas de la PR blancas y amarillas hasta volver a Azpilkueta.
Bidegunea

Apaioa

Bidegunea

Azpilkueta

Bidegunea

Na-4457 y Na-4456

Bidegunea

Urrasun

Bidegunea

Zuaztoi

1 iruzkina

  • argazkia rakeltxos

    rakeltxos 15-nov-2020

    Ibilbide hau egin dut  egiaztatua  Ikusi gehiago

    Muy bonita ruta para pasear en familia

Nahi izanez gero edo ibilbide hau