• argazkia Plaiaundi
  • argazkia Plaiaundi
  • argazkia Plaiaundi

Denbora  43 minutu

Koordenatuak 66

Fecha de subida 15 de mayo de 2016

Fecha de realización mayo 2016

-
-
11 m
2 m
0
0,7
1,3
2,7 km

Bisitak 1243, kokapena 6

Nondik gertu Kostorbe, País Vasco (España)

Martin arrantzaleak, kopetazuriak, antxetak, karnabak, ur-zozoak, uroiloak, zozo arruntak, buztanikarak, ubarroi handiak, kaioak eta beste hamaika hegaztik, urteko sasoi desberdinetan bisitan etortzen dira Txingudiko urmael eta paduretara janari bila. Bertako uretan murgilduz, putzuz putzu jauzika, lohietan arrastoak utziz eta batetik bestera hegan egiten, naturaren erakusleiho aparta bihurtzen dute ingurune berezi hau. Txingudiko hezegunean hiru sektore daude, Jaizubiako padura, Bidasoan dauden Osinbiribileko uharte txikiak eta Plaiaundiko parke ekologikoa. Denak ez ditugu lotu eta ibilaldi honetan, Plaiaundiko padura eta hezeguneak aukeratu ditugu bertako biztanleak eta bizimodua hobeto erakusteko.

Balio natural handiko gunea den Plaiaundiko Parke Ekologikoa hegazti migratzaileentzat babesleku paregabea izateaz gain, bertako fauna eta floraren behatoki aparta da. Padura, limoak, aintzirak, hegaztiak... hamaika aukera presarik gabe ibili eta inguruaz gozatzeko. Hegazti espezie askoren migrazio-bidean kokatuta dagoenez eta itsas hegaztientzat ere babesgune egokia denez, bertan iparretik hego aldera doazen hamaika espeziek hartzen dute atseden. Milaka kilometro bidaian, hegaztiek oasi edo zonalde bereziak (ura, jana eta atsedenerako baldintza egokiak) behar izaten dituzte indarrak berreskuratu eta berriro bidaia luzeari ekiteko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta