-
-
121 m
-28 m
0
1,7
3,3
6,63 km

Ikusita 206 aldiz, jaitsita 1 aldiz

Nondik gertu: Musaurieta, País Vasco (España)

Ontzigintzaren arloan eta itsasoarekin lotutako lanetan jarduteagatik nabarmendu zen Plentzia. Metro Geltokitik itsasora hurbiltzen gaituen ibilbide atsegina abiatzen da eta hortik hasi dugu gure ibilbidea. Zugaitz bideari jarraituz itsasadarraren erriberan zehar ibili ginen. Astillero enparantza eta Plentziako portuaren artean ibaiaren ibilguari irabazitako lurzoru laua zabaltzen da eta bertan kalitate handiko hainbat etxebizitza eta txalet ikusi genituen.
Ondoren Plentziako Alde Historikoak ikusi genituen. Behealdean itsasadarra eta goian Plentziako eraikinik aipagarrienak biltzen dituen enparantza laua: Santa Maria Magdalena Eliza, Butroetarren antzinako Dorrea eta Santiagoko Arkua, harresi zaharraren aztarna bakarra.
Gure helburua gorlizeraino heltzea zen eta hori egin genuen. Itzulera piskabat gogorragoa egin zitzaigun, baina oso ibilbide polita eta gomendagarria da.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau