• argazkia PR-BI 160. Ibilbidea txakolinaren itzalpean
  • argazkia PR-BI 160. Ibilbidea txakolinaren itzalpean
  • argazkia PR-BI 160. Ibilbidea txakolinaren itzalpean
  • argazkia PR-BI 160. Ibilbidea txakolinaren itzalpean
  • argazkia PR-BI 160. Ibilbidea txakolinaren itzalpean

Zailtasun maila   Erraza

Koordenatuak 362

Fecha de subida 15 de octubre de 2014

Fecha de realización octubre 2014

  • Valoración

     
  • Información

     
  • Fácil de seguir

     
  • Entorno

     
-
-
52 m
0 m
0
1,9
3,7
7,45 km

Bisitak 2135, kokapena 52

Nondik gertu Axpe-San Bartolome, País Vasco (España)

Busturiako auzo nagusiak lotzen dituen ibilbide honetan zehar herriko natura, kultura eta paisaia altxor nagusiak ezagutzeko aukera izango duzu.
Zatoz! Ibili zaitez Busturiko auzo bideetatik eta ezagutu itzazu herri honek maitasun handiz gorde izan duen ondarea.
Hemen duzu Busturia barrutik ezagutzeko aparteko aukera!

Ibilbidea Axpe auzoan hasten da, baina bere zirkulartasunari esker Altamira, San Kristobal, San Bartolome, Madariaga dorretxe, Itsasbegi edota San Antonio hondartzan hasteko aukera dago. Axpeko udaletxe alboan, Atxapuntako artadiaren itzalpean San Pedro koba eta Andra Mari eliza aurkituko ditugu. Axpetik Sukarrieta aldera doa ibilbidea. Bidean Busturiako mahats-parren zutabeak ikusi ahal izango ditugu eta Kurtziganan erregebide zaharretik pasatuko gara.
Toñako parkea zeharkatu eta Itsasbegiko tren geltokitik Abiña aldera joko dugu. Bertan daude kolonia historikoak, ia 100 urtez haurrentzako aisialdi gunea izan den tokia. Trenbide gaineko zubitik igaro eta San Antonio hondartzara helduko gara. Bertan daude San Antonio ermita eta hareatza erdian gailentzen den Sandindere irla bitxia.
Abiñatik Axpera doan auzo bidetik landazabal artetik joango gara, itsasadarraren ikuspegi ederra aurrean dugula. Urkitzako baserriak albo batera utzi eta trenbidea zeharkatu ostean Axpe auzora helduko gara.
Axpetik San Kristobal aldera joko dugu. Horretarako Axpetik Etxebarriatze baserrira igotzen den auzo bidea hartuko dugu. Bidean Basajaunen baso albotik pasatu ahal izango gara. Etxebarriatzetik Etxebarrira eta azken honetatik Madariaga dorretxera helduko gara. Bertan dago Euskadiko Biodibertsitate Zentroa.
Auzo bide berari jarraituz baserri artetik San Kristobalera helduko gara. Espaloi batek lotzen ditu San Kristobal eta Altamira. Altamirako plazatxoan San Migel eliza eta eskolak ikusiko ditugu. Atzean geratzen da Txirapozu jauregia.
Altamira eta San Bartolome arteko auzo bidean mahats-parra zaharrak ikusiko ditugu. Aurrean dago Atxapunta, artadi baso geruza batez babestua. Honen itzalpean San Bartolome ermita. Honen aurretik pasatuko gara Axpera bidean. Errepide albora heltzean ezkerretik doan bidezidorra hartuko dugu. Aingerubideko hariztia zeharkatu eta Axpera helduko gara, abiapuntura.

2 iritzi

  • Jarrilleros btt 09-jul-2015

    Etapa muy bonita y agradable de realizar. Los caminos están muy cuidados, así como la señalización. Saludos jarrilleros!!

  • Joseba Arzuaga 30-mar-2018

    He realizado esta ruta  verificado  ver detalle

    Paseo bonito y perfecto

Si quieres, puedes o esta ruta