Koordenatuak 371

Fecha de subida 1 de febrero de 2014

-
-
70 m
3 m
0
3,6
7,1
14,21 km

Bisitak 1422, kokapena 2

Nondik gertu Retuerto, País Vasco (España)

Ametzaga kaletik (Retuerto) atera behar zara. Errotondaren aurrean dagoen lurpeko tunel batetik pasatu eta errepidearen beste albotik atera. Zuzen jarraitu pixka bat eta eskuinerantz biratu Ansio Plazan. Pixka bat jarraitu eta taberna bat ikustean, biratu ezkerrerantz eta gero eskuinerantz. Errepide bat aurkituko duzu (Euskadi Hiribidea), ezkerrerantz biratu eta zubia pasatu. Zubia eta gero, autobus geltoki bat eta gero dagoen zebra-bidea eskuinerantz gurutzatu eta Kokoxili jatetxea ikusiko duzu zuren aurrean. Jarraitu ezkerrerantz eta zebra-bide pasatu eta eskuinerantz biratu. Jarraitu zuzen pixka bat, eta ezkerrerantz doan bide bat ikustean biratu, eta gero eskuinerantz biratu. Bidea amaitzen denean, eskerrerantz biratu eta zebra-bidea gurutzatu. Gurutzatzean, bidegorri bat ikusiko duzu eta hortik joango zara 1,8 km. Bidegorrian joaten zaren bitartean, San Vizenteko Dorreak eta Yelmo zinemak ikusiko dituzu. Bidegorrian Yelmo zinemak pasatu eta gero, malda leun bat igoko duzu eta bidegorria eskuinerantz joango da. Dolores Ibarruri zubia pasatu eta gero, 300 m gutxi gorabehera ibili eta behera doan bide batetik joan. Poligono bat ikusiko duzu. Ezkerretarantz biratu Beurko Viejo Kalean, eta kalea amaitzen denean, Bagatza Kalean, eskuinerantz biratu zebra-bidean. Pixka bat ibili eta eskuinerantz biratu berriro, Ibaibe Kalean. Ezkerrean dagoen zebra-bidea gurutzatu eta aurrean Barakaldo La Arena Bidegorrian sartu. Bidegorrian sartu eta eskuinerantz biratu. Parke batera ailegatuko zara, non iturri bat aurkituko duzu. Parke horretan itsasadarra zeharkatzen duen zubitik pasatu behar duzu. Zubia, Avenida Zelaya Kalearen alboan uzten dizu. Bidegorritik jarraitzen duzu errotonda batera ailegatu arte eta bidegorria behera joango da. Pixka bat ibili, zubi bat pasatu eta aurrera jarraitu behar duzu. Bidegorritik jarraitu 500 m gutxi gorabehera eta zebra-bide batera ailegatuko zara. Zebra-bidea baino lehen iturri bat aurkituko duzu. Hau gurutzatu eta gero Skatepark bat ikusiko duzu. Gurutzatu bidegorrian jarraituko zara eta 2 km ibili behar dituzu. Eskuinerantz biratu behar duzu, beherantz bidegorritik. Hortik jarraitu eta bi futbol zelaien albotik pasatuko zara. Zubi baten behetik pasatu eta 1,4 km ibili behar dituzu eta zubi batera ailegatuko zara. Eskerrerantz biratu eta zebra-bidetik gurutzatu beharko duzu. Parke batera ailegatuko zara, eskuinerantz biratu eta horren erdian iturri bat ikusiko duzu. Pixka bat jarraitu aurrera eta ezkerrerantz zebra-bide bat gurutzatu beharko duzu. Eskuinerantz biratu eta Maria Auxiliadora hilerria ikusiko duzu. Ezkerrerantz biratu Pozo Pando Kalean eta malda bat igoko behar duzu. Gurutze batera ailegatuko zara eta ezkerrerantz biratu berriro. Aurrera jarraitu eta Ballonti saltoki-gune aurkituko duzu errepidearen beste aldean. Orduan Retuertorako itzulia hasiko duzu.
Eskuinerantz biratu La Sierra Bidean, aurrera jarraitu eta ezkerrerantz doan bigarren zebra-bidea gurutzatu. Pixka bat aurrera ibili eta errotonda batera ailegatuko zara, non ezkerrerantz biratu, pixka bat aurrera jarraitu eta zebra-bidea gurutzatu beharko duzu. Han bidegorria aurkituko duzu eta eskuinerantz biratu beharko duzu, Rivas Viejo Auzoan. Aurrera jarraitu eta ezkerrerantz dagoen bide batetik joan beharko zara. Gurutze bat ikusiko duzu; eskuinerantz zubi bat egongo da eta ezkerrerantz beherantz doan bidea. Eskuinerantz biratu, bidetik jaitsi eta bidegorrian aterako zara. Eskuinerantz biratu eta lehen pasatu genuen zubitik behera ibili.
Tunela pasatu eta gero, etortzeko egin genuen bidetik joango zara berriro, itsasadarra zeharkatzen duen zubia pasatu arte. Zubia pasatzean, ezkerrerantz biratzen duzu eta itsasadarraren alboan dagoen bide batetik joan behar zara. Hau amaitzean, eskuinerantz doan zebra-bidetik gurutzatu eta DIA supermerkatua ikusiko duzu. Ezkerrerantz ibili pixka bat eta DIA alboan, eskuinean, eskailera batzuk igoko behar dituzu. Eskailerak igo, ezkerrerantz biratu eta atzera joan. Dolores Ibarurri Zubia pasatu, eta lehen joan ginen bidetik joan beharko dugu. Bidegorria jarraitu, hau amaitzean ezkerrerantz biratu, aurrera jarraitu, Yelmo zinemak eta San Vizenteko Dorreak pasatu, bidegorria amaitzean zebra-bidea gurutzatu eta Kokoxili jatetxeraino joan, Ansio Plazara joan, tuneletik pasatu eta azkenean, Ametzaga kalera ailegatuko gara.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta