-
-
365 m
163 m
0
1,5
3,0
5,91 km

Bisitak 1031, kokapena 7

Nondik gertu Landarbaso, País Vasco (España)

Ibilbide egokia haurrentzat, eta primeran pasako dute. Autoak Susperregin utzi ditugu (Listorretan uztea ere beste aukera bat da). Susperregitik Listorretara markaturik dagoen bidezidorra jarraituz egin dugu (zenbait puntutan porlanazko bide bat zeharkatzen du, eta haurrekinjoan ezkero kontu izan behar da puntu horietan. Asfaltozko erepidera iristean , lehenego bidegurutzean ezkerretara jo behar da, behera; bide hori porlanazkoa da eta errekara iristerakoan markaturiko bidezidor bat hartuz Landarbasoko kobazulora iritsi gara (ondo adierazita dago). Kobazuloa irekita dago eta berrehun bat metro izango ditu; linterna eramatea nahitaezkoa da eta zorua labainkorra da. Kobazulotik irten eta lehen hartu dugun bidezidorra jarraituz gorantz egin dugu. Berehala belaze batetara iritsi gara, bertan dagoen erreka pasa dugu (kontu handiz, bustitzea ez baita batere zaila), eta gorantz jo dugu. Bidezidorrak pista batetara eraman gaitu, eta pista jarraituz Susperregira iritsi gara.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta