Iraupena  2 ordu 59 minutu

Koordenatuak 1238

Noiz igoa 14 de febrero de 2021

Noiz egina febrero 2021

-
-
231 m
55 m
0
1,0
1,9
3,83 km

Ikusita 211 aldiz, jaitsita 6 aldiz

Nondik gertu: Ulia, País Vasco (España)

Uliako aparkalekutik abiatu eta xenda erosoak altuera irabazten lagunduz erraz igo gara Uliako atsedengunera. Joan den mendearen hasieran, Donostian uda pasatzen zuten aristokratak, tranbia elektrikoa erabiliz maiz etortzen ziren inguru honetara. Tranbia iristen zen lekuraino jaitsiko gara segidan, gero, bide beretik itzultzeko. Errepidearen paraleloan doan bidezidorrean zehar lehen metroak bete eta Baleazalearen talaiarekin egin dugu topo. Erdi Aroan Donostiako arrantzaleek baleak eta bakailaoak arrantzatzen zituzten eta zetazeoen gantza eta bizarrak erabiltzen zituzten tresna desberdinak egiteko. XVII. mende arte iraun zuen jarduera honek eta 1625ean Isasti idazleak honela zioen: “lehorretik ikus zitezkeen baleak harrapatzeko, soldatapeko gizon bat daukate Ulia izeneko mendian, talai batean kokaturik”. Talaiari honek, balea ikustean baleazaleen artean ezaguna zen esaldia oihukatzen zuen: “Por ahí resopla”. Gure ibilbidearekin jarraituz, metro batzuk aurrerago, errota formako teleferiko txiki baten geltokiaren aztarnak ikusi ditugu. Bide balizatuak, Monpas gaineko bidera eraman gaitu eta, hemendik ikuspegi zoragarria zabaldu zaigu begien aurrean. Itsasertzetik gertu, berriz, hegaka dabiltzan ehunka antxeten karrakek inguruko isiltasuna apurtzen. Bideak Kutralla iturrira eraman gaitu. Hareharrizko harlanduz egina dagoen iturri honetako urek ospe handia izan zuten. Ikuztegi gisa erabilia izan zen eta sendagarri ezaugarriak omen zituen. Hau atzean utzi eta bidegurutzean ezkerrera, itsas aldera doan bidea aukeratu dugu. Harlanduz eginiko bide honek labarretara gerturatu eta Arimetako muturraren gainetik doan xendan barrena abiatu gara. Honen ondoan dagoen egurrezko behatokitik ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izan dugu. Josetxo Mayorrek, urte askoan berreskuratu, landu eta zaindu zuen xendak bidegurutze batera eraman gaitu, eta hemen marka zuri eta berdeek erakutsi digute jarraitu beharreko bidea. Platako itsas-argira zuzentzen dena utzi, eta eskuinetik, basoan murgiltzen dena hartuko dugu. Aldapari aurre egin eta Uliako atsedengunera itzuli gara.
Aparkalekua

Uliako aparkalekua

Atseden-gunea

Uliako atsedengunea

Bidegunea

Errota

Iturria

Kutraila iturria

Ikuspegia

Talaia

Bidegurutzea

Bidegurutzea

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau