Koordenatuak 1338

Fecha de subida 17 de marzo de 2018

Fecha de realización marzo 2018

-
-
524 m
392 m
0
1,9
3,7
7,43 km

Bisitak 98, kokapena 7

Nondik gertu Aizpún, Navarra (España)

17 FEB 2018 09:17

Familiarekin patxada ederrean egiteko moduko ibilbide interesgarria.

Ibilbidea ez da oso gora beheratsua eta ez du esfortzu handiegirik eskatzen.

Bailaratxo eder batean ibiltzeaz gain, hainbat leku interesgarri bisitatzejko aukera eskaintzen digu.

Ibilbidea Ultzurrunen abiatuko dugu. Friontoia eta "posadaren" tartetik abiatzen den pistari jarraituz Arteta herrira iristsiko gara.

Artetan, ibilbide polit bat egin dezakegu bere kaleetan zehar. "Museo etnografikoa" ere badago.

Herritik ateratzean, frontoiaren ezkerretatik abiatzen den pista hartuko dugu. 700 metro inguru ibili ondoren, Donejakue baselizara iritsi gaitezke. Hilerriari itsatsita dago. Bertan santuaren irudi bat ikusteko aukera dugu.

Kilometro bat aurrerago Artetako Gatzagak daude. Gatza lortzeko sistema interesgarria erabiltzen zuten, putzu batetik ur-gazia ateraz.

700 metro bidean aurrera jarraituta, Artetako iturburua ikusi dezakegun begiratokira iritsiko gara. Ikuspegi ederra!

Bidean atzera eginda, kilometro inguru ibilita, "Artetako iturburuaren" aparkalekura iritsiko gara. Bidean, Santa Maria del Ugo baselizaren hondakinen albotik pasako gara ( non dagoen jakin ezean, ia konturatu ere ez gara egingo hor dagoenik ) eta Udarbe erreka igaroko ditugu.

Ni iritsi nintzen egunean, hainbat lan zirela eta, aparkalekua itxita zegoen eta ezin zen ez Arteta iturburura ez eta Urtazul ur-jauzira iritsi.

Bidean gora hartu et iturburutik Egileorrera ura daraman kanalaren gainetik Ultzurrunera iritsiko gara. Bidean "El pontarrón" izeneko zubiak pasako ditugu.

Ultzurrunen, "la posada de Ultzurrun" bidaia amaieran zerbait hartzeko leku ederra dugu. Horrezaz gain, umeekin bagara, parke ttiki bat eta frontoia hor ditugu beraiekin jolasteko.
Artetako iturburuan hasten den haizpitartean sartu eta ur-jauzia dagoen lekuan bukatzen da. Ur asko duenean oso zaila edo ia ezinezkoa egiten da ohiko bidetik bertara iristea. Kañoien inguruko informazioa: http://www.tic.udc.es/~nino/fotos/canones-navarra/artazul/ficha-tecnica/canon-artazul.htm
Arteta Ollarango kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak 29 biztanle ditu. Museo etnografikoa dauka.
Gatzagak (beste toki batzuetan gatz meak esaten diete) gatza ematen duten instalazioak dira, lur azpian dauden gatz geruzak zeharkatzen baititu urak. Aspaldidanik hasi ziren Artetako gatzagak ustiatzen eta oso garrantzitsuak izan ziren herriaren ekonomiarako. Zurezko besoen sistema asmotsu batek ontzika ateratzen zuen ur gazia putzutik eta larrainetara bideratzen zuten ubideetara botatzen zuen. Larrainak eremu lauak ziren, eta haietan ur xafla mehe bat uzten zen. Tenperatura egokia egiten bazuen, hiruzpalau egunetan ura lurrundu egiten zen eta gatza kristaldu. Gero pilatu egiten zen, bildu baino lehen, lehortzeko prozesua amaitzeko. Egun, larrain gehienak ez dira erabiltzen, baina putzua, ura ateratzeko sistema eta instalazioen zati bat lehengoratu dira.
urrutitik bada ere, Artetako iturburua eta bere ingurua ikusteko leku aproposa. Paneletan iturburua eta bere inguruko informazioa eskeintzen dute
Hemen errepidea utzi eta kanalera igoko gara.
Sario barrankoa gainditzeko, kanalapasatzeko zubia egin zen.
https://www.mancoeduca.org/uploads/adjunto/59_manantial_arteta_BI_v1.pdf Zentroa Tokia Artetako iturburua edo sorburua Ollaranen dago, Iruñetik 30 kilometrora. Andia mendiaren barnean dagoen ur geruzatik ura ateratzeko irteera naturaletako bat da, eta bertan biltzen da gutxi gorabehera 100 kilometro koadroko eremu batean erortzen den ura. Egungo paisaia kareharrizko goi ordoki batena da, mila metro inguruko batez besteko garaiera du, eta ur irteera ugari eta erliebe karstikoaren forma tipikoak ditu, adibidez, dolinak, leizeak eta lapiazak. Goiz bateko paseoan egin daitekeen eremu murriztu batean, iturburua, gatzagak eta Artazulgo zintzurra urak eta denborak harkaitzetan duten eraginaren eta ingurunerako errespetuzkoa den eran baliabideak erabiltzen dituen giza presentziaren adibideak dira. Historia XIX. mendearen amaieran, iturri eta putzuetako ura, Subitzako iturburukoa eta Arga ibaitik ateratzen zena ez zen nahikoa Iruñeko 30.000 herritarren eskaerari erantzuteko. Izan ere, Osasun Batzordeak 1995eko koleraren eragin handia estolden egoera txarrari, ur eskasiari eta higiene ezari egotzi zion. 1895ean Artetatik ura ekartzen hasteak etxebizitzetara ura iristea ekarri zuen eta hornidura arazoetarako konponbidea izan zen, garai hartako teoria higienisten ildotik. Artetako urak Iruñerria hornitzen jarraitzen du, eta, era berean, Udarbe ibaia elikatzeko eta energia hidroelektrikoa ekoizteko baliatzen da. Lurpeko Uren Ingurumen Heziketarako eta Informaziorako Zentroa Milioika urtean, euri urak mendiko kareharria pitzatu eta disolbatu du, eta barnealdera iragazi da, pitzaduren, galerien eta leizeen sare bat eratuz. Denen artean ur geruza handi bat hartzen dute. Milioika urte lehenago, itsasoa zen ingurune hau guztia. Zentroa historia geologiko luze eta konplexu horri eskainita dago. Panelek, maketek eta ikus-entzunezko muntaketa batek erraztu egiten dute ulertzea nola eratzen eta itxuratzen diren kareharriak, mendiaren eta barneko ur geruzaren bilakaera zein izan den, eta Olloko diapiroaren eta Artetako iturburuaren jatorria zein izan den.
Hondakinak
Ultzurrun Ollarango kontzejua da. 2011ko urriaren 11eko erroldaren arabera, herriak 87 biztanle ditu.
Carretera sin pavimentar

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta