-
-
237 m
38 m
0
2,3
4,6
9,19 km

Bisitak 353, kokapena 0

Nondik gertu Zarautz, País Vasco (España)

Egin dugun bidaia 9,2 km luzekoa izan da, Antoniano Ikastetxetik Getariara joan gara, portuko bidea hartu dugu eta Muntxiotik igo gara, dena begetazioz beterik dago eta aldapatsua da Santa Barbarako elizaraino, hemen bidea laua bihurtzen da. Ostean, bidea zuzen jarraituz gero, bidegurutze batera iristen zara. Bidegurutze horretan eskubiko aukera hartu behar da, hau da, Getariakoa, bestela Zumaira iristen zarelako. Ez dago galtzeko modu gehiagorik, beraz, ibilbidea jarraituz gero, mahats zuhaitz batzuk eta pixka bat aurrerago baserri bat eta txakolin - etxea aurkituko dugu. Oinez jarraitu eta aldapa bera hasiko da bidea, aldapa hura jaitsi eta Getariara iritsiko gara. Hara iristerakoan, eskailera mekaniko batzuk jaitsi eta hondartzako bidea hartu. Gero, paseoa jarraitu Zarautzera iritsi arte, ez dago galtzeko arriskurikan!. Hori izan da guk, egin dugun ibilaldia. Familiarekin egiteko gomendatzen dugu nahiko bide erraza eta laua delako.
Zarauzko hondartza - Portua
Santa Barbarako eliza
Getariako Arratoia
Zarautz - Getaria itsasoa

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta