-
-
73 m
44 m
0
0,6
1,2
2,42 km

Bisitak 410, kokapena 0

Nondik gertu Zestoa, País Vasco (España)

Bainuetxea bere osotasunean XIX. mendean hain gustukoa zuten eklektizismoaren adierazgarria da. Aukera arkitektonikoak Sarrera Hotelaren neoklasizismo zorrotzetik (zati txiki bat bakarrik gelditzen da) Hotel handiko Areto Arabiarraren gainbeherako neo-mozarabiarrera doaz. Jantoki Handia, Antzerki aretoa, goiko solairuetara doan eskailera, kafetegia... ere ikus daitezke.
Zestoako elementu historiko azpimarragarriena da zalantzarik gabe. Estilo gotikoa du, elementu errenazentista batzuk ere badituen arren. Izarraitzko harriz eginda dago, eta Erdi Aro urrun hartan izango zuen planta ez du oraindik erabat galdu. Solairu nagusian han irauten dute adorno gotikoak dituzten leiho ugarietan Erdi Aroko itxitura metalikoek. Kareharri arlanduz egindako hormaren buruan gailurreria bat zegoen gurutzez osatua. Garitoien edo kantoietako dorretxoetako peganteetan daudenak bezalakoa. Garai bateko defentsarako eraikinen aztarnak dira horiek eta bola lerroz, hostoz, dorrez... apainduta daude. Hasierako leinu-etxea ere ikus daiteke jauregiaren ondoan, baita errota zaharren (Errotatxo) eta burdinolen aztarnak ere (Liliko burdinola nagusi eta txikiko urtegiak eta ubideak).
XVI. MENDETAKO HIRI JAUREGIA, HARRESITIK KANPO ERAIKIA
Jatorrizko haitzuloa Zestoako erdigunetik kilometro batera dago, nahiz eta Debako lurretan egon. Ekaingo kobazuloan hormako pintura ikusgarriak daude: hartzak, oreinak eta, batez ere, zaldiak. Erlaitz franko-kantauriarreko pinturarik onenetakoak dira. Kobazuloa 1969an aurkitu zuten bi espelelogo Azpeitiarrek, Andoni Albizuri eta Rafael Rezabalek, eta J.M. Barandiaranek eta J. Altunak egin zuten indusketa. 2008an Unescoko ondare unibertsal izendatua izan da, kantauri isurialdeko beste zenbait kobazulorekin batera.  Jatorrizkoaren erreplika zehatza, Sastarrain bailaran jatorrizko kobazolutik 200 metrora aurkitzen da, eta hau publikoari zabalik dago. Kobazuloaren erreplika zehatza ikusi eta berau aurkitu zutenek bizi izan zituzten zirrara eta emozioak bizi ditzake bertara gerturatzen den bisitariak.  Ekainberri - txartel salmenta eta informazioa Portale Kalea 10, 20740 Zestoa Tel. 943 868 811www.ekainberri.com [email protected]
Zesareo Diaz Enparantza Kalea, 3-5, 20740 Zestoa, Gipuzkoa, Espainia

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta