-
-
1.484 m
586 m
0
2,5
4,9
9,9 km

Bisitak 248, kokapena 4

Nondik gertu Amiñoaldea, País Vasco (España)

Sakonaundi, Aitxuriko ipar horma alderik alde zeharkatzen duena, Aizkorriko gurutzeko Iralarrainardea kanalaren itzalpean dagoen kanal zabala da. Berez, gehienez 45-50 gradu arteko malda duen kanala da eta mendizale askok Aizkorriko gurutzetik jaisteko erabiltzen dute.

Ibilbide honekin kanal honen igoera zuzenaz gozatzeko aukera izango duzue, zailtasun handiko eskalada izan gabe eskalatzera behartuko gaituen irteera zuzenaz gozatzeko aukera.

IBILBIDEA

Ibilbidea Zegamako Hiruetxeta auzoan hasi genuen, Buenabista baserriaren ondoan hain zuzen ere. Iralarrainardea kanalera doan ohiko bidea jarraitu eta, kanal honen oinetik eskuinera zeharkaldi horizontala egin ondoren Sakonaundiren oinera iritsi ginen.

Behin Sakonaundin, kanala zuzen-zuzen jarraitu besterik ez genuen egin, kanalaren amaierara iritsi arte. Amaieran dagoen hormara iritsi baino 10-15 lehenago, errazen ikusi genuen 3-4 metroetako hormatxoa eskalatu (III-III ) genuen gure ezkerrean "Couloir" irteeraren sarrera utzita.

Lehen hormatxoa eskalatuta, hemendik gora pare bat irtengune eskalatu ondoren (III) gandorrerako bidea ixten duen horma bertikalera iritsi ginen. Hemen bi aukera daude: bat ezkerretik 45-50 gradu inguruko malda motz batetik atera edo, hormaren azpiko erlaitza eskuinera jarraitu amaitu arte.

Erlaitzaren amaieran 8-10 metroetako horma bertikala eskalatzeko aukera dago. Hormak, arrail askokoa, auto-babeserako aukera handiak ematen ditu. Zailtasunari dagokionez, IV inguruan izan daitekeela pentsatu genuen. Baina horma honek bere oinean altxor itzela gordetzen du: horma alderik alde zeharkatzen duen lezetxo edo zuloa. Zuloa estua da eta zeharkatzeko motxila kendu behar izan genuen. Erdi arrastaka 3 metro inguru ibili ondoren eguzkiaren izpiek aurpegian geuen irribarre eta zoriontasuna ederki argitu ziguten.

Jaitsiera Sakonaundiren ohiko bidetik egin genuen.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 7 kilometro pasatxo.
- Punturik baxuena: Buenabista baserria, 575 metro inguru.
- Punturik altuena: Aitxuriko lepoa, 1.500 metro inguru.
- Metatutako desnibel positiboa: 880 metro inguru.
- Igotako mendiak: 1. Oraingoan ez ginen Aitxuriko gailurrera iritsi.
- Ura: Zegaman hartu daiteke.
- Zailtasuna: AD, M3, III .
- Eramandako materiala: Kaskoa, kranpoiak, bi piolet eta eskaladarako materiala: 30 metroetako soka bat, auto-babeserako friend eta iltzeak, dozena erdi bat express zinta eta bilguneak muntatu ahal izateko zinta luze batzuk. Azkenean eskaladarako materialik ez genuen motxilatik atera.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Oso poliki joanda eta atsedenak hartzeko denbora kontutan hartuta, lau ordu eta erdi.


Ibilbideari buruzko informazio gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2018/02/aitxuri-sakonaundiren-irteera-zuzenetik.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau