Koordenatuak 1304

Noiz igoa 6 de abril de 2015

Noiz egina abril 2015

-
-
1.516 m
583 m
0
2,5
5,1
10,18 km

Bisitak 1586, kokapena 47

Nondik gertu Amiñoaldea, País Vasco (España)

Igoera bikaina, Aizkorriko mendizerran dauden kanaletako bat da hau eta korridore bat dela kontuan izanik, zailtasun handiegirik ez dauka. Hainbat erresalte gainditu behar dira azken metroetan harkaitzetan dauden heldulekuez lagunduz. Aizkorriko gurutzera irtengo gara zuzenean eta jaitsiera “Kalbarioko” bidetik egingo dugu, ibilbide zirkular bat osatuz. Kranpoiak eta pioleta beharrezkoak elurrarekin eta kasko oso gomendagarria.

Ibilaldia hasteko Zegamatik Otzaurtera goazela, eskuinetara geratzen den bidegurutze batetik igoko gara, Buenabista baserrian kotxe utzi eta ibiltzen hasteko. Motxila prestatu eta beharrezkoa den material guztia hartu ondoren hankak mugitzeari ekingo diogu, segituan basoan sartuz. Ura daraman kanal polit bat igaro ostean, bidegurutze batetara iritsiko gara, bertan eskuinetara hartuko dugu, ezkerreko bidea itzulerarako utziz. Pago eta Gorosti ederrez osaturiko basoak igaroko ditugu, aldapa geroz eta malkartsuagoa bihurtuz, segituan hainbat gurutze eta harri ikusiko ditugu garbigune batean. Bertan hasten da Aizkorriko tontorreraino eramango gaituen kanala, Aralar eta Pirineoetako mendiei argazkirenbat atera eta indarrak berritu ondoren, tontorrean harkaitz artean ikusten den ermitara abiatuko gara. Harri solte ugari dauden bertan eta kontuz igo behar da, elur plakak igarotzeko kranpoiak eta pioleta erabili genituen. Azken metroetan berriro kranpoiak kendu eta hainbat erresalte gainditzeko “trepada” batzuk egin behar dira, zuzenean tontorrera iritsiz(gurutzera). Jaitsiera “Kalbarioko bidetik egin genuen San Adriango tunela igaro eta Santaespirituko ermitaraino iristen den pista batean jaitsiko gara. Hainbat txabola atzean utzi eta igoeran utzi dugun bidegurutzera iritsiko gara Buenabista baserrira itzuliz.
Kanalaren hasiera
Aizkorri
San Adrian

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau