-
-
1.545 m
753 m
0
3,5
7,1
14,13 km

Ikusita 29 aldiz, jaitsita 1 aldiz

Nondik gertu: Asemendialdea, País Vasco (España)

Ibilbide honetan Aizkorriko Gurutzea eta Arbelaitz arteko gandorra ezagutzeko aukera izango dugu.

Ibilbidea Sandrati azpiko aparkalekuan hasi eta amaitzen da. Aizkorriko Gurutzera Zegama-Aizkorri maratoiaren bidetik igoko gara, Sancti Espiritu baselizatik pasatuz. Aizkorriko Gurutzetik Arbelaitz mendira ibilbidea gandorraren ertzetik doa. Hau kontutan izan beharko duzue ibilbidea deskargatzen baduzue, puntu pare batean III-ko eskalada egin beharko duzuelako. Dena den, eskalada hau ez da beharrezkoa eta edozein momentuan zailtasunak saihestu daitezke. Ibilbidean Aizkorriko Gurutzea, Aitxuri, Aketegi Erpina, Aketegi, Iraule eta Arbelaitz mendiak igotzeko aukera izango dugu.

Arbelaitzetik Urbiara ohiko bidetik jaitsiko gara, baita Urbia eta Sandratiko pasagunearen artean ere.

Ibilbide ederra da Aizkorriko ingurunea ezagutzeko.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau