Jaitsi

Distantzia

5,74 km

Desnibel positiboa

687 m

Zailtasun maila

Zaila

Desnibel negatiboa

687 m

Gehieneko garaiera

1.551 m

Trailrank

32

Gutxieneko garaiera

939 m

Ibilbide mota

Zirkularrak
  • argazkia Aketegi Erpina, Nardagaizto kanalatik: 'Petit Eskirol' irteera, M3, III+.
  • argazkia Aketegi Erpina, Nardagaizto kanalatik: 'Petit Eskirol' irteera, M3, III+.
  • argazkia Aketegi Erpina, Nardagaizto kanalatik: 'Petit Eskirol' irteera, M3, III+.
  • argazkia Aketegi Erpina, Nardagaizto kanalatik: 'Petit Eskirol' irteera, M3, III+.
  • argazkia Aketegi Erpina, Nardagaizto kanalatik: 'Petit Eskirol' irteera, M3, III+.
  • argazkia Aketegi Erpina, Nardagaizto kanalatik: 'Petit Eskirol' irteera, M3, III+.

Iraupena

3 ordu 53 minutu

Koordenatuak

13999

Noiz igoa

23 de diciembre de 2018

Noiz egina

diciembre 2017

Bidali zure GPS-ra

Jaitsi ibilbideak Wikiloc-etik zuzenean zure Garmin, Apple Watch edo Suunto-ra.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Bidali zure GPS-ra Bidali zure GPS-ra
Izan zaitez lehena txalotzen
Elkarbanatu
-
-
1.551 m
939 m
5,74 km

Ikusita 298 aldiz, jaitsita 9 aldiz

Nondik gertu: Gorospealdea, País Vasco (España)

"Petit Eskirol" izena guk asmatua da, erreferentzi bezala izateko. Irteera honek izen propioa izan dezaken arren ez dugu inon topatu, honegatik argi utzi nahi dut gure asmoa ez dela urteetan jarraitu diren kanalen irteerak gure modura batailatzea.

"Petit Eskirol" irteerara iristeko Nardagaizto eskalatuko dugu. Laugarren irtengunera iritsi aurretik Nardagaizto bitan banatzen da. Ezkerreko adarra jarraituz hiru bariante edo irteera posible ditugu. Lehen eta hirugarren barianteak "Bloke" eta "Txarantsa" irteerak eskalatzerakoan eskalatuak genituen hurrenez hurren. Oraingoan eskalatutako bariantea aurrekoen artekoa (bigarrena, alegia) da.

Nardagaiztotik kanpo, Aketegiren ipar hormaren azpiko anfiteatroan dagoen bloke karakteristikoaren ("Aguja zipaio" bezala ezagutzen duguna) pasagunea eskalatu eta hemendik gora zuzen jarraitu genuen Aizkorriko gandorra osatzen duen hormaren azpira iritsi arte. Horman, "Anaiena" irteeraren lehen metroak eskalatu eta ezkerrera doan diagonal nabarmena eskalatzen jarraitu genuen gandorrera iritsiz. Behin gandorrean, bertako ertzetik eta inongo zailtasunik gabe, Aketegi Erpinaren gailurrera iritsi ginen.

Gandorra jarraituz Aketegira igo eta honen iparreko faxa inklinatua zeharkatuz Nardasakonera iritsi ginen bertatik jaitsita abiapuntura itzultzeko.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 3 kilometro pasatxo.
- Punturik baxuena: Itzubiagako borda, 940 metro inguru.
- Punturik altuena: Aketegi, 1.551 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 670 metro inguru.
- Igotako mendiak: 2.
- Ura: Itzubiagako iturrian ura hartu daiteke.
- Zailtasuna: M3, III+.
- Eramandako materiala: Kaskoa, arnesa, bi piolet tekniko eta kranpoiak. Honez gain, nahiz eta gero ez erabili, 30 metroetako bi soka, auto babeserako materiala (friend eta fisureroak), express zintak eta bilguneak muntatzeko zintak ere eraman genituen.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: 3 ordu eta berrogei eta hamar minutu lasai joanda.

Informazio gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2017/12/aketegi-erpina-nardagaiztotik-petit.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanez gero edo ibilbide hau