-
-
809 m
106 m
0
3,9
7,7
15,48 km

Bisitak 1647, kokapena 8

Nondik gertu Alegría de Oria, País Vasco (España)

Alegian hasitako ibilaldi honek, Laparmendira (812m) eramango gaitu. beratar igo aurretik Otsabioko (801m) tontorra ere igoko dugularik.

Laparmendi edo Pagotxiki Aralar mendilerroaren iparrekialdeko mendi adarretan dagoen mendi bat da, gertu, Otsabio izeneko mendia duelarik, azken hau, Laparmendi baino ezagunagoa. Biak, oso ongi ezberdinduta daude Austokieta izeneko tokiarekin. Bertan, hiru lepoxka daude: Arteain, Otsabiotik gertu, Axorizulo ere deitzen dena, Pagoaundi, bien erdialdean eta bertan tumulu bat dagoelarik eta, azkenik, Zizitokieta, Laparmenditik gertu.

Laparmendi mendiaren tontorrean, herdoildutako gurutze bat dago, han inguruan, XIX. mende amaieran hil zen ume baten ondorioz. Lizartzako familia bat, Laparmendi mendira joaten zen ira bila. Lana amaitutakoan, seme-alabetako baten falta somatu zuten. Gogor ekin zioten bilatzeari, baina ez zuten arrakastarik izan. Egun batzuk igaro ondoren, hilda aurkitu zuten, hanketako bat, tontorreko arroken artean harrapatuta zuelarik. Hortxe jarri zen orain dagoen gurutzea.

Bertan dago Pagoaundiko tumulua. Añi izeneko tokian, trikuharri bat ere badago. Eta, tradizioen artean, Leizezulo izeneko osinean, zezengorri bat bizi dela dio jendeak.
Aldain
Camino
814
803

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta