Aideko

Denbora  4 ordu 58 minutu

Koordenatuak 1825

Noiz igoa 13 de octubre de 2013

Noiz egina octubre 2013

-
-
1.325 m
211 m
0
2,7
5,5
10,95 km

Bisitak 3703, kokapena 23

Nondik gertu Arrazola, País Vasco (España)

Orain arte Euskal Herrian egin dudan ibilbiderik ikusgarriena. Ibilbide gogorra bezain polita.

Arrazolatik atera gara, goizean goiz. Aurreko egunetan ez du euririk egin, beraz baldintzak onak ziren igoera egiteko. Euriarekin ibilbide hau oso arriskutsua izan daiteke; ondo ziurtatu igoerako arroka eta belarra lehor egongo dela.

Hasiera pista bat jarraitzea da, baina 2 km pasa ondoren eskumara hartu behar da eta gora belarretik. Desnibel handia igotzen da distantzia txikian.

Belarra bukatzerakoan harritik igo behar da. Hemen marka gorri batzuk galdu ditugu eta zati batean leku arriskutsu batetik pasatu gara (plaka moduko bat). Seguraski beste bide errezago bat egongo da. Zati hau pasa eta gero, trepada gogorra dago (marka urdin batzuk jarraitu), baina ez dauka arrisku handirik (ez da soka behar).

Desnibel handia igo eta gero, Mariren kobazulora iritsi baino lehen, beste kobazulo ikusgarri bat zeharkatu behar da. Hau zeharkatu eta gero ibilbidearen zatirik arriskutsuena dago (ikusi argazkia). Kontuz ibiliz gero, ez dauka misterio handirik. Parabolt batzuk jarri berri dituzte eta beraz, soka eramanda arriskurik ez dago.

Eta Mariren kobazuloa... izugarria!! Benetan, hitzik ez. Argazkietan ez da toki horren edertasuna antzematen.

Bukatzeko, Mariren kobazuloa utzi eta berriro marka urdinak jarraitu eta Anbotoko tontorrera iritsi gara.

Jeitsiera Zabalaunditik egin dugu eta bertatik berriro Arrazolara.

Laburbilduz, mendian ibiltzen ohituta ez bazaude, hau ez da zure ibilbidea. Baina mendian ibiltzen bazara eta trebezia apurtxo bat badaukazu "trepadak" egiten, ibilbidea izugarri gustatuko zaizu. Hori bai, KONTUZ IBILI!!
Zeharkatu behar den kobazuloa

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau