Jaitsi

Distantzia

15,27 km

Desnibel positiboa

821 m

Zailtasun maila

Ertaina

Desnibel negatiboa

821 m

Gehieneko garaiera

817 m

Trailrank

59 1

Gutxieneko garaiera

151 m

Ibilbide mota

Zirkularrak

Iraupena

5 ordu 55 minutu

Koordenatuak

2200

Noiz igoa

20 de febrero de 2017

Noiz egina

febrero 2017
  • Balorazioa

     
  • Informazioa

     
  • Erraza jarraitzeko

     
  • Ingurunea

     

Bidali zure GPS-ra

Jaitsi ibilbideak Wikiloc-etik zuzenean zure Garmin, Apple Watch edo Suunto-ra.

Lortu Wikiloc Premium Igo mailaz iragarkirik ez ikusteko
Bidali zure GPS-ra Bidali zure GPS-ra
Elkarbanatu
-
-
817 m
151 m
15,27 km

Ikusita 1793 aldiz, jaitsita 41 aldiz

Nondik gertu: Zubizkitza, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Lazkao-Lasarte lepoa-Troskaetako kobazuloa-Arastortze-Intzartzu-Aizkoate-Aiztondo baserria-Ataun/San Martin-Lazkao.

Aralegiko zirkua (Ataungo Domoa) Aralarko ekialdean kokatzen da. Geolojia interesgarria dauka. Zirkuaren bueltan dauden tontorrak garaiera apalekoak dira. Horietako batzuek harkaitz horma oso pikoak erakusten dituzte, Aralarko malkartsuenetakoak. Bertikalidade horrek ematen dio batez ere mendizale asko etimatzen duten ikusgarritasuna.

Ibilbide hontan iparratik zirkua ixten duen gandorratik egiten da zeharkaldia.
Gandorraren ipar isurialdetik zeharkaldia eginez ekialdeko muturrean dagoen Arastortze igo aurrena. Tarte hontan baso aldapatsuak daude. Puntu batean bidetik atera eta Troskaetako kobazuloa bisita egiten da ere bai.

Arastortze gailur belartsua eta zabala da, harkaitz gutxikoa eta gandorrako gailur garaiena denez ikusleku panoramikoa ere bada. Ondoren Ekialderuntz jotzen du trackak gandorra jarraituz, Intzartzuko punta zapaldu arte. Tarte hau nahiko zakarra da. denbora osoan erne ibili behar da eta zenbait puntuetan eskuekin lagunduta ere bai. Amildegietatik oso gertu eta pitzatutako harkaitzak zapaltzen. Intzartzutik gandorrari jarraipena ematea badago bainan paso arriskutsu bat dauka. Nahiko airetikoa eta amildegien gainetik. Track hontan Intzartzutik jetsi eta basotik egiten da Aizkoatera joateko zeharkaldia. Tramo honek ere deseroso puntua dauka. Aizkoate pasa degun gandorraren ikusleku bikaina da. Behin Aizkoatetik pasa Ekialdeko isuri maldatsutik bideratzen dira pausoak, pagaditik beherantz asten da Ataun/San Martinera doan jetsiera. Beherago artadi batetik pasatzen da eta basoaren bukaeran ipar haritzak daude. mendi bide batekin bat egin arte. Naiz eta baso garbiak izan malda haundiko jetsiera dago eta batzutan orbela belarra edo arri sueltoa dela irristakorra ere. Aparteko lekua da eta giro nahiko basatia usaintzen da hemen.

Ipar haritzen basotik behera bidea dago. Hasieran batean bidea ez da oso erosoa. Azken boladako haizeteak heraginda zuhaitz dexente erori ziren basoan eta bidearen gainean. Aurrerago bide zabalago eta garbiago batera iristen da eta hori jarraituz Aiztondoa baserriraino. Aiztondotik San Martinera jetsi eta Agauntza errekaren ondotik doan bide politatik Lazkaora itzultzera besterik ez da geratuko. Tarte hontan ere izandako haizeteen triskantza oso nabarmena da, zuhaitz asko errekaren gainean ikusten direlako.

Oso paraje interesgarria da eta Aralarko Parke Naturalaren barrutian dago. Geolojiaren zalea izan ezkereo primerako lekua aurkituko duzu. Hegaztizaleok berriz espezie "rupikolak" ikuskatzeko aproposako tokiak aurkitzen ditugu hemen, sai arreak (putreak) besteak beste. Otsailaren erdialde hontan kabia egiteko adarrak eta abar ari ziren garraiatzen gure buruen gainetik. Ikustekoa benetan!!!

Oharra: gandorrako zeharkaldi integrala egitea ez da bereziki zaila bainan nere ustez paraje horietan ibiltzeko ohitura eta bertigo eza derrigorrezkoak dira.
Gailurra

Aizkoate

  • argazkia Aizkoate
Aizkoate
Bidegunea

Aiztondoa baserria

Aiztondoa
Bidegurutzea

Amundarain

  • argazkia Amundarain
Gailurra

Arastortz

  • argazkia Arastortz
  • argazkia Arastortz
  • argazkia Arastortz
Arastortz
Ikuspegia

Begiristain

  • argazkia Begiristain
Bidegunea

Beiztinberri

Bidegunea

Hasiera: Enparaundia baserria

  • argazkia Hasiera: Enparaundia baserria
Enparaundia
Bidegurutzea

Eskubitik Arastortzera

  • argazkia Eskubitik Arastortzera
  • argazkia Eskubitik Arastortzera
Parque Natural de Aralar
Bidegurutzea

Eskubitik Ataunera

Carretera Local
Bidegurutzea

Eskubitik Pr Gi 2003

Carretera sin pavimentar
Bidegurutzea

Eskubitik Pr Gi2002

Pr Gi2003
Bidegurutzea

Ezkerretik behera bidea

380 m altura
Bidegurutzea

Eskubitik Troskaetako kobazulora seinalea dago

  • argazkia Eskubitik Troskaetako kobazulora seinalea dago
Aldapa haundia eta mendian zehar ez dago markarik
Bidegurutzea

Gr20

Gailurra

Intzartzu

  • argazkia Intzartzu
  • argazkia Intzartzu
  • argazkia Intzartzu
  • argazkia Intzartzu
Parque Natural de Aralar
Hondakinak

Karobia

  • argazkia Karobia
  • argazkia Karobia
Lepoa

Lasarte lepoa

  • argazkia Lasarte lepoa
409 m
Haitzuloa

Troskaetako Kobazuloa

  • argazkia Troskaetako Kobazuloa
  • argazkia Troskaetako Kobazuloa
  • argazkia Troskaetako Kobazuloa
  • argazkia Troskaetako Kobazuloa
Bidegurutzea

Zubia Zubikoeta

Agauntz erreka

2 iritzi

  • Jon Zeberio Agirre 15 jun 2019

    Ez iñ buelta hau

  • argazkia zesar

    zesar 18 jun 2019

    Antes de que alguien se anime a realizar esta ruta ruego leer atentamente las explicaciones que doy y contrastarlas con las de otras rutas, como yo tengo por costumbre hacer, para que no pase a nadie lo que a Jon Zeberio. Esta ruta no es un paseo, no está señalizada ni balizada, el paraje es agreste, con pendientes muy fuertes, árboles caídos y en una zona kártsica con más o menos vegetación según la época del año. El paso resulta muy incómodo en muchos puntos lo que exige un plus esfuerzo y atención. He pasado varias veces por estos montes y nunca he podido realizar una réplica de la anterior vuelta. Antes y después de mi se han publicado numerosos tracks parecidos y todos pasan más o menos por los mismos lugares, haciendo camino sobre la marcha. Una condición física aceptable y estar habituado a caminar por lugares similares son la mejor medicina para quien quiera gozar de los montes que con sus precipicios, cuevas, simas y bosques conforman el denominado Domo de Ataun.

    PD: creo que una explicación a los seguidores de Wikiloc, no sólo en privado, es lo mínimo que se puede pedir a una valoración tan negativa como la de Jon Zeberio Aguirre.

    Una ruta similar realizada por mi se puede ver en: https://es.wikiloc.com/rutas-alpinismo/ataungo-haitzak-jentilbaratzatik-arastortzera-amildegien-gainetik-33763615

Nahi izanez gero edo ibilbide hau