-
-
3.147 m
1.355 m
0
5,5
11
21,86 km

Bisitak 642, kokapena 3

Nondik gertu Sallent de Gállego, Aragón (España)

Balaitousera igotzeko modu ezin ederragoa. Aguja de Usell-era igo, eta handik hasita hartu genuen ertza. Handik Balaitouseko gailurrera lau ordu egin genituen guk.
Costerillou dorrera ohiko bidetik igo ordez, hau da, aurreko Arc Botutanteko bretxako tximinian gora egin ordez, ezkerraldera atera ginen (Vuelta Barrada aldera, Latour aldera), eta aurpegi horretatik igo ginen. Bariante hori ez da bestea baino zailagoa. Costerillou dorretik jaisteko rapelean arazoak izaten ditu jendeak soka trabatu egiten baita oso erraz, eta rapela egindakoan zaila da berreskuratzea. Rapelaren ondotik luze gozagarri bat egin genuen, eta handik aurrera dena ensanblean.
Guk erabili genuen materiala: 60 metroko soka bat, friendak, fisureroak eta baga luzeak
Latourretik rapelatzen jaitsi ginen.

Oso baliagarria izan genuen Igerturen blogeko informazioa. Honatx esteka:

http://igertu.blogspot.com.es/2013/09/20130904-cresta-costerillou.html
28-AGO-16 13:40:14
28-AGO-16 11:58:49

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau