• argazkia Balerdi ipar kanalatik
  • argazkia Ipar kanalako sarbidea
  • argazkia Ipar kanalako sarbidea

Koordenatuak 941

Fecha de subida 24 de agosto de 2015

Fecha de realización agosto 2015

-
-
1.257 m
383 m
0
2,8
5,5
11,04 km

Bisitak 1222, kokapena 1

Nondik gertu Bedaio, País Vasco (España)

Ibilbide zirkularra: Bedaio->Batzillargo Gaina->Urreagako haitza > Balerdi->Artubi->Zabalegi->Larrondo->Bedaio. 5 ordu inguruko txangoa paradak eta guzti.

Ibilbide hontan Aralar iparraldeko txoko eta tontor batzuk ikuskatzeko aukera izango degu Gipuzkoa eta Nafarroa arteko muga inguruetan Bedaiotik abiatuta . Eta batera Balerdira igotzeko aukera esberdina eskeiniz. Bedaioko Arrupe baserrira urbilduz hasiko gera ibilbidea. Baserriaren atzetik pasa eta pinudi arteko mendi pista batetik jaraituko degu. Zigi zaga batzuk eginez aterako gera pinudietatik Batzillergo Gainaren ipar hormak bistan direlarik. Bidexur bat dago eta hormaren eskubitik gaindituko degu mendebaleko tontorra. Metro batzuk jetsi eta erdiko tontorratik pasatuko gera. Berriro pixka bat jetsi eta ekialdeko tontorrera iritsiko gera, garaiena hain zuzen ere. Bista ederrak norabide guztietan, Hegoalderantz zuzenduko degu bidea, mendi lepora jetsi eta Urreagako Haitzaren aldapa igotzen hasiko gera. Gipuzkoa eta Nafarro arteko mendien ikusleku aparta da tontor hau. Urreagako Haitzatik jetsiko ger a norabidea aldatu gabe Urdille lepoaren aldera. Mendi bidegurutze garrantzitsua da panoramika ederrarekin ere. Bistan Balerdiko ipar isurialdeko arkaitz amildegi ikusgarriekin pagadiez estalita. Urdille lepoaren inguruko belardiak goiko partean abereak egindako bidexur bat sartzen da ipar kanalaren aldera (harri multzoa bat ikus daiteke) pixka bat aurrerago kanalarekin topo egingo degu, Bidexurre utzi eta kanalaren ezkerretik hasiko gera desnibel haundiko aldapa igotzen (40-50% batez bestekoa). Zailtasun bereziririk ez dago bainan zenbait puntuetan eskuak erabiltzea derrigortuta dago (harkaitzei, zuahitzei eta belarrari helduz). Harri suelto, adarrak eta horbela dago lurzoruan. Tarte batzuetan iristakorra eta deserosoa, goiko arkaitz horma jo arte. Beste ganadu bidexur bat aurkituko degu, pixka bat jarraitu eta ezkerretik goruntz pagadiaren bukaeraren bila joango gera. hemen eta basoaren irteeratik aurrera belar luzez eta latzez estalirik izango dugu lurzorua. Tarteka belarrari eta arkaitzei helduta igoko gera Balerdiko tontorrera. Balerdi Artubitik iparralderantz altuera galduz luzatzen dijoan arkaitz muturra da. Artubira joateko hasierako tarte batean tentuz pasa beharreko mendi hertza dago (kontuz bustia edo elurra dagoenean). Artubiko tontorra zapaldu ostean Zabalegiko hego isurialdearen bila jetsiko gera. Arkaitz eta belar artean igoko gera Zabalegira beheko lepotik. Hertza mendebalderantz jarraitu eta Larrondora joateko jetsiera hasiko gera, Belar luzea, latza eta desnibel haundia hemen ere. Beherago Igaratzatik datorren Gr121arekin bat egingo degu. Bidegurutze batera iritsi eta Gr121 jarraituko degu Larrondora joateko. Larrondoko iturrian eta askan freskatu ondoren Grtik Urdille leporako bidetik segitu behar da. Basoak pasa ondoren Gr121 ezkerretik beheratz jotzen duen sahiesbide batetik Bedaiko jetsiera hasiko gera. Pago multzo ederrez osatutako bide batetik pasatuko gera aurrena eta langa pat pasa ondoren harri pista aldapatsua Bedaiora iritsi arte.



Neguan, elurraren hegoera uzten duenean krampoiak eta pioleta erabiliz igoera oso berezia eskeintzen du Balerdiko ipar kanalak. Ez dauka Aizkorriko kanal handiaren luzera bainan nahiko tankerakoa. Hori bai arriskua areagotu egiten da dexente eta beharrezko hornidura eta prestakuntza teknikoa erabili behar dira.


Bedaioko Abate Etxea otordua egiteko parada izan daiteke mendi buelta egin ondoren.
Pr Gi-2007
Carretera sin pavimentar
Gr20-Gr121
Parque Natural de Aralar
Artobi
725 m
680 m altura
Parque Natural de Aralar
Gr121
Parque Natural de Aralar
Pr Gi-2007
Parque Natural de Aralar
Fuente
Parque Natural de Aralar
Parque Natural de Aralar
Parque Natural de Aralar
Parque Natural de Aralar
Plazegi
Urreako Haitzak
920 m altura

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Si quieres, puedes o esta ruta