Denbora  10 ordu 14 minutu

Koordenatuak 2708

Noiz igoa 18 de agosto de 2014

Noiz egina agosto 2014

-
-
3.365 m
1.646 m
0
3,9
7,9
15,8 km

Bisitak 1136, kokapena 62

Nondik gertu Baños de Panticosa, Aragón (España)

Ibilaldi zirkular honek Infiernoseko tontorrak zeharkatu eta honen inguruak ezagutzeko aukera paregabea ematen digu.

Esan beharra dago ibilbideak zailtasun handirik ez duen aren(azken trepadak kenduta), neketsua egiten dela. Igoera luzea egiten da, baina ez dago malda handiegirik. Jaitsiera berriz, oso malkartsua da eta kontuz ibili beharrekoa, harri soltez betea baitago bide guztia.

Pantikosatik abiatuko gara, Casa de Piedrako refujioaren atzetik doan bideari jarraituz. Bachimañako refujio eta lakuetaraino erraz igoko gara, bertako ur-jauziez eta paisaiez gozatuz. Behin Bachimañako refujioa begi bistan dugula, lakuaren ezkerraldetik doan bideari jarraituko diogu, izen berdina duen goiko lakura iritsi arte. Segituan bidegurutze batetara iritsiko gara, Ibones Azulesera eramango gaituena. Beheko ibonera iritsi orduko, helburu bezala ditugun tontorrak begi bistan geratuko zaizkigu. Lepoan indarrak berritu eta azken metroei ekingo diogu, trepadarenbat eginez lehen tontorrera iritsiko gara(Infierno Occidental). Marmolera bat pasatu ondoren bigarren tontorrera iritsiko gara(Infierno Central). Nahi izan ezkero hirugarren tontorra bisitatu daiteke bertatik, baina geu berantz abiatuko gara Pondielloseko lepora. Jaitsiera kontuz egin beharrekoa da, harri solte asko dago eta gainera izugarrizko malda. Pondielloseko lepoan gaudela, Pantikosako eraikinak ikusten ditugu beheran,hasiera eta amaiera puntua izango dena.

Altuera eta desnibelarekin arazo bat izan du GPSak. Altuera maximoa 3081m eta desnibela 1400m inguru.

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau