-
-
2.878 m
1.647 m
0
1,8
3,5
7,06 km

Bisitak 246, kokapena 2

Nondik gertu Baños de Panticosa, Aragón (España)

Ibilbide hau Panticosako Balnearioan hasten da.

Panticosatik atera, Brazato aintziretara doan GR-11 ibilbidea hartu eta Batanes Hortzetara doan ohiko bidea jarraitu genuen. Kanping dendak hegomendebaldeko korredoreen azpian elur jausietatik babestutako zelaiune batean jarri ondoren hego-mendebaldean dagoen korredore batetik igo ginen, ipar aurpegian zeharkaldi bat egin ondoren Batanes mendebaldeko Hortzaren gailurrera iristeko. Hemen igotako ibilbidea dendak jarri genituen lekuan amaitzen da

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 7 kilometro, kanping dendak jarri genituen lekuraino.
- Punturik baxuena: Panticosa, 1.640 metro.
- Punturik altuena: Diente de Batanes, 2.888 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 1.280 metro.
- Igotako mendiak: 1.
- Ura: Elurra zela eta ibilbidean ez genuen iturririk topatu. Su txikiak eraman genituen elurra urtzeko.
- Zailtasuna: Korredorak 200 metro inguru ditu eta zailtasun handirik ez dauka. Zailenetik joanda guk II edo II+ zailtasuna inguruko bi erresaltetxo topatu genituen. Korredorearen irteera bertikalagoa izan arren zailtasun berekoa da. Dena den elurra egoera kaxkarrean topatu genuen, egoera onean korredorea ziurrenik errazagoa izango da. Mendiaren ipar aurpegian egin genuen zeharkaldia delikatu xamar topatu genuen, elur hautsa eta finkatu gabea zegoen eta. Zeharkaldiaren amaieratik Batanes mendebaldeko Hortzaren gailurrera iristeko erresalte bat eskalatu behar da, baina hau ere zaila izan gabe (II edo II+ inguru), elurraren egoeragatik "pikante" xamar topatu genuen.
- Eramandako materiala: Bi piolet, kranpoiak eta kaskoa. Ez genuen eskalatzeko materialik atera nahiz eta motxiletan eraman.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: 5 ordu eta erdi dendak jarri genituen lekura arte. Denbora honetan korredorea igotzen hasi aurretik dendak jartzen eta "bazkaltzen" pasa genuen denbora zenbatu gabe dago.


Informazio eta kronika osorako: http://www.smithyrenbloga.com/2016/12/batanes-medebaldeko-hortza-2888-metro.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau