-
-
1.413 m
620 m
0
3,6
7,3
14,53 km

Bisitak 237, kokapena 4

Nondik gertu Unanu, Navarra (España)

Beriainpuntaren (Ihurbain bezala ere ezaguna) gailurrera iristeko biderik ikusgarriena mendebaldean duen Bazkalaitz arrakala eskalatzea da. II-IIIko eskaladak eta oinez egiten metroak tartekatuz Beriainpuntako postontzira zuzen-zuzen iritsiko gara.

Unanu herritik arrakalaren oinera iristeko, nahiz eta bide eta bariante gehiago izan, gehien jarraitzen diren bideak (edo ohikoenak behintzat) hiru dira: Izozpetako bidea (hiruetatik luzeena, baita teknikoki errazena ere, Uharte Arakiletik ere bide hau jarraitzen da), Elkezbide (motzena eta zaila baino ikusgarria dena) eta Ubeiko ur-jauzien azpitik doan bidea (azkeneko honetan II-III inguruko eskaladatxo motz bat egin beharko duguna).

Hiru ibilbide hauen informazio zehatzarako:

- Ubeiko ur jauzien bidea: http://www.smithyrenbloga.com/2009/07/ihurbain-ihurbain-pitzaduratik-20080106.html

- Elkezbide: http://www.smithyrenbloga.com/2017/08/beriainpunta-ihurbain-elkezbide-eta.html

- Izozpetako bidea: http://www.smithyrenbloga.com/2017/08/beriainpunta-izozpetako-bide-eta.html

Ibilbide honetan ohiko hiru bideak egiteko aukera izango duzue: lehenik Unanutik atera eta Izozpetako bidetik igo. Iturtxiki iturriraino jaitsi eta bertan atseden hartu eta indarrak berreskuratu ondoren Ubeiko ur-jauzien bidea jarraitu. Bukaerako Elkezbide utzi. Unanura Beriainpuntara doan ohiko bidetik itzuliko gara.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 13,5 kilometro inguru.
- Punturik baxuena: Unanu, 640 metro.
- Punturik altuena: Beriainpunta, 1.420 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 1.600 metro.
- Igotako mendiak: 1 hiru alditan, jejeje.
- Ura: Unanun eta Iturtxiki iturrian hartu daiteke. Bi hauetatik aparte ibilbidean ez nuen iturririk topatu.
- Zailtasuna: Ibilbide osoko zailtasun teknikorik handiena Bazkalaitzeko arrakalan topatuko dugu. Bertako II+ eta III zailtasun mailako eskalada denbora eta mendizaleen joan-etorriek ederki leundutako harkaitzean egin beharko dugu. Kontuz arraila bustia badago, harkaitza oso labainkorra baita. Ubeiko ur-jauzien bidean, ipar hormaren oineko pasabide horizontalera zuzen igoz gero, II-III zailtasuneko hormatxo pare bat eskalatu beharko ditugu. Dena den bi hormatxo hauek iparrean dagoen pagadira pasa eta hemendik igoz saihestu daitezke.
- Eramandako materiala: Kaskoa eramatea ezinbestekoa da. Eskaladatxo errazetan trebetasuna izanez gero kaskoarekin nahikoa izango da baina, goian esan bezala, kontu handia izan arraila bustia badago, harkaitza oso labainkorra baita. Eskalatzen trebetasunik ez duen bakarren batekin joanez gero, 30 metroetako soka bat, hiru express zinta eta zinta pare bat eramatea gomendagarria izan daiteke.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Hiru ordu eta hiru laurden pasatxo. Kontutan izan zati batean baino gehiagoan korrika txikian aritu nintzela.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO:

http://www.smithyrenbloga.com/2018/06/beriainpunta-bazkalaitz-arrakalatik.html

Kokapenaren inguruko iritzi eta galderak

    Nahi izanezkero edo ibilbide hau